Jean-Luc Brassard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Luc Brassard

Bizitza
JaiotzaSalaberry-de-Valleyfield (Quebec)1972ko abuztuaren 24a (51 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
Jasotako sariak
IMDB: nm2585654 Edit the value on Wikidata

Jean-Luc Brassard (Salaberry-de-Valleyfield, 1972ko abuztuaren 24a) akrobaziazko eskiatzaile kanadarra da[1], 1994ko Neguko Olinpiar Jokoetan urrea lortu zuelarik. Brassardek gaur egun batxe modalitatean ohikoak diren belaunetarako babes koloretsuak ospetsu bihurtu zituen. Babes hauei esker, eskiatzaileen mugimenduak errazago ikusten dituzte epaileek.

Beste hiru aldiz parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan: 1992an, 7.a geratuz; 1998an 4.a geratuz eta 2002an, 21. postua lortuz.

2005ean Le Massifeko bozeramaile bihurtu zen.

2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan Kanadako talde kudeatzailearen laguntzaile izan zen.[2] Ondoren, Kanadako Batzorde Olinpikoak (KBO) 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako talde kudeatzaile izendatu zuen. 2015ko urrian, KBOko lehendakari Marcel Aubutek dimisioa aurkeztu zuen, kidegoari egindako sexu jazarpen anitzen salaketen ondorioz.[3] Brassard KBOrekin kritiko azaldu zen, salaketak 2008tik jarrita baitzeuden eta batzordeak lehenago ezer egin ez izana salatuz.[4] Afera honengatik, 2016ko apirilean talde kudeatzaile izateari utzi zion eta Curt Harnettek hartu zuen bere postua.[5]

Brassard irrati esataria eta Nola egiten da? telebista dokumentalaren bertsio frantsesaren narratzailea da gaur egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Jean-Luc Brassard» Team Canada - Official 2018 Olympic Team Website 2011-09-19 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  2. (Ingelesez) «Jean-Luc Brassard quits as Canada’s chef de mission for Rio Olympics | The Star» thestar.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  3. COC accepts resignation of president Marcel Aubut. (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  4. (Ingelesez) «Jean-Luc Brassard says he resigned as Olympic chef de mission after he ‘spent a lot of energy’ challenging COC over Marcel Aubut allegations» National Post 2016-04-13 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  5. (Ingelesez) «COC situation murky, but Curt Harnett ready for familiar role as team leader | CBC Sports» CBC (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).