Jesus Martínez de Aragón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jesus Martínez de Aragón
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1899ko otsailaren  16a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Madril1937ko apirilaren  9a (38 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Bosgarren Erregimentuko soldaduak desfilatzen 1936an.

Jesus Martínez de Aragón Carrión (Gasteiz, 1899ko otsailaren 16 - Madril, 1937ko apirilaren 9a) abokatu eta militar profesionala izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren aldeko leialtasuna gorde zuen. Borrokan, Madrilgo defentsan hil zen, 1937an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizen jaioa bere familia hiriburuan oso ezaguna zen. Aita Gabriel Martínez de Aragón Urbiztondo zen, Errepublikako fiskal orokorra. Anaia, José Martínez de Aragón Carrión, hegazkintza kapitaina izan zen, ezaguna Primo de Riveraren diktaduraren aurka aritu zelako.[1] Gerra hasi aurretik Jesus Martínez de Aragón abokatu gisa lan egiten zuen.

Militarren estatu kolpea ondoren, Errepublikaren alde jarri zen. Madrilen Cuartel de la Montañaren erasoan parte hartu zuen. Errepublikako Bosgarren Erregimentuan sartu zen eta bere lana hasieratik haren antolaketan nabaria izan zen.[2] Handik gutxira Guadalajaran militar batzuk altxatu ziren eta UGT zein JSU erakundeek antolatutako milizianoen bi zutabeen buruan, haien kontra jo zuen . Sigüenzan hiriaren agindua hartu zuen. Dena dela, Martínez de Aragón komandanteak zuen boterea milizianoen buruen aurrean nahiko teorikoa zen. Urriaren 8an, indarberritzekoen bila, Sigüenzatik Madrilera itzuli zen. Zoritxarrez, bitarte horretan, frankistek, Sigüenzako guduan, hiria eraso eta okupatu zuten.

Urriaren erdialdean Bigarren Brigada Mistoaren buruan jarri zuten. Brigada hau Ciudad Realen sortu zen.[3] Unitate horrekin Madrilgo defentsan hartu zuen parte, batez ere Madrilgo Hiri Unibertsitarioaren Guduan. Borroka ugari ondoren brigada txikituta gelditu zen eta berrantolatu behar izan zen. 1937ko apirilaren 9tik 14ra, Bigarren Brigada horrek Cerro Garabitas guduan parte hartu zuen. Baxa ugari izan zuten, tartean Martínez de Aragónen berarena: tiro batez Frantsesen zubiaren inguruan hil baitzuten. Martínez hil ondoren José Gallego Pérezek agindua hartu zuen.[4][5]

Ideologikoki sozialismotik gertu zegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ruiz Manjón-Cabeza, Octavio (1990) Historia general de España y América 17 Madril: Ediciones Rialp 399 or. .
  2.   Alpert, Michael (2013) The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936–1939 Cambridge University Press 75 or. .
  3.   Alpert, Michael (2013) The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936–1939 Cambridge University Press 317 or. .
  4.   Alpert, Michael (1989) El Ejército republicano en la guerra civil Siglo XXI Editores 330 or. .
  5. http://www.guiadealuche.net/2018/04/hemingway-admiraba-al-comandante-jesus.html

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]