Joan Adam I.a Liechtensteingoa
Joan Adam I.a Liechtensteingoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brno, 1657ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Liechtenstein |
Heriotza | Viena, 1712ko ekainaren 16a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Liechtenstein Family Vault (en) |
Familia | |
Aita | Karlos Eusebio Liechtensteingoa |
Ama | Johanna Beatrix von Dietrichstein-Nikolsburg |
Ezkontidea(k) | Erdmuthe Theresia Maria of Dietrichstein (en) (1681eko otsailaren 13a - 1712ko ekainaren 16a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | House of Liechtenstein (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte bildumagilea eta politikaria |
Jasotako sariak |
Joan Adam I.a (Johann Adam Andreas; Brünn, 1662ko abuztuaren 16a – Viena, 1712ko ekainaren 16a) Liechtensteingo printzea izan zen 1684tik hil zen arte.
Karlos Eusebio Liechtensteingoaren eta Joana Beatrix Dietrichsteingoaren semea izan zen. 1699an Schellenberg jaurerria eskuratu zuen eta 1712an Vaduz konderria. Bi lurraldeek, beranduago, Liechtensteingo printzerria osatu zuten. Gainera, Troppauko eta Jägendorfeko dukea izan zen.
Ez zen gorte inperialeko funtzionarioa izan Vienan, nahiz eta finantzetan aditua izan. Arteaz interesatu zen eta Joan Adam Aberatsa bezala ezagutu zen. Rubens eta Van Dycken lanak erosi zituen bere bildumarako, eta patroi eskuzabala izan zen. Jauregi bat eraiki zuen Vienan eta udako jauregi bat Rossaun.
Erdmuthe Maria Teresa Dietrichsteingoa lehengusinarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Mutilik ez zen haurtzarotik bizirik atera, eta Josef Wentzeslao I.a printzerrian haren oinordekoa izan zen. Maria Gabriela alaba Josef Joan Adam Liechtensteingoarekin ezkondu zen.