Joker Stairs

Koordenatuak: 40°50′09″N 73°55′33″W / 40.835706°N 73.9257606°W / 40.835706; -73.9257606
Wikipedia, Entziklopedia askea
Joker Stairs
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughBronx
AuzoHighbridge
Koordenatuak40°50′09″N 73°55′33″W / 40.835706°N 73.9257606°W / 40.835706; -73.9257606
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJoker

Joker Stairs (euskaraz: «Jokerren Eskailera») New Yorkeko Bronx auzoan dagoen harmailadia da. Shakespeare eta Anderson ibilbideak lotzen ditu, West 167th Street-en, Highbridge sailan. Eskailera hauek ez dira berriak eta inoiz ez dira turismoaren ikuspuntutik interes bereziko lekua, baina 2019an, Joker filmaren eszena ospetsuetan ezagutzera eman ziren eta, ondorioz, turismoa erakartzeko tokia bihurtu da.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filman, Arthur Fleck, pertsonaia nagusia, behin eta berriro eskailera horietan agertu zen, igotzen eta jaisten, bere eguneroko errutina barruan. Filmaren klimaxen, gainera, jantzi gorri batez eta pailazo gisa makilatuta, Fleck dantzatzen agertu zen eszenatoki horretan. Hori gutxi balitz, harmailadia filma promozionatzeko kartel batean agertu zen.

Gaur egun Arthurren dantza eta tokia turismo gune bat bihurtu da.[1] Halaber, Interneteko memea bihurtu da. Bisitari askok filmaren eszena antzezten dute eta, batzuk, Jokerren jantzia janzten dute. Jendearekin gehiegizko presentziarekin haserretuta, biztanleak protestatzen hasi dira.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]