Jokin Etxaniz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Etxaniz
Izen osoa: Jokin Etxaniz Uribesalgo
Jaiotza data: 1970eko apirilaren 21a (49 urte)
Jaioterria: Bergara, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria

Jokin Etxaniz Uribesalgo, pilota arloan Etxaniz deituraz ezaguna (Bergara, Gipuzkoa, 1970eko apirilaren 21a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen. 1992an binakako txapeldun izan zen, Zezeaga bikote zuela. 1996 eta 1998an, aldiz, binakako txapeldunorde izan zen: lehenbiziko aldian, Arretxe bikote zuela; eta bigarren aldian, Elkoro lagun zuela.[1] Gaur egun Aspe enpresako kirol teknikari eta pilotarien prestatzaile dabil.

Binakako eskupilota finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1997-98 Unanue - Errasti Etxaniz - Elkoro 22-21 Atano III
1995-96 Capellán - Beloki Etxaniz - Arretxe 22-21 Atano III
1992-93 Etxaniz - Zezeaga Urionaguena - Galartza III.a 22-15 Pilotaleku ezezaguna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]