Joniar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mileto, gaur egun, barnealdean dago, baina Antzinatean kostaldean zegoen

Joniarra, Antzinako Grezian, Asia Txikiko Jonia eskualdeko biztanlea zen. Dirudienez, joniarrek Asia Txikiko mendebaldeko itsasaldera emigratu behar izan zuten Atikatik eta Greziako erdialdeko beste lurraldeetatik, doriarren erasoengatik (K.a. XI. mendea). K.a. 700. urtetik aurrera, joniarrek hiri asko bereganatu zituzten. Mileto izan zen hiri horietako bat. K.a. VI. mendean, joniarrak Greziako filosofia, historia, geografia eta zientzietan aitzindari izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]