Jorge Prado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jorge Prado
MXGP of Italy Imola 2018.jpg
Bizitza
Izen osoa Jorge Prado García
Jaiotza Lugo2001eko urtarrilaren 5a (18 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza  (18 urte)
Jarduerak
Jarduerak moto-kroseko pilotua
jorgeprado61.com/

Jorge Prado Garcia (Lugo, Galizia, 2001eko urtarrilaren 5a) moto-kroseko pilotua da.

Hiru urterekin hasi zen motorrak gidatzen; eta sei urterekin, lehiatzen. Lehenengo lasterketa zazpi urterekin irabazi zuen. Bere familiarekin Belgikara bizitzera joan zen, moto-krosean lehiatzeagatik. 2016an debuta egin zuen MX2 kategorian. 2017an, MX2 moto-kros proba irabazi zuen lehen espainiarra izan zen. KTM konpainiarekin dauka kontratua 2020. urtera arte.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko txapelduna 2011n, 65 zentimetro kuboko motoarekin, hamar urte eta zortzi hilabete zituela. Kategoriako txapeldun gazteena da.
  • 125 zentimetro kuboko Europako txapelduna, 2015ean, hamalau urterekin. Kategoriako txapeldun gazteena da.
  • 2018an MX2 moto-kroseko munduko txapelduna, 17 urterekin.