José María Ryan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José María Ryan
Bizitza
Jaiotza Bilbo1943
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1981 (37/38 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Hiltzailea Euskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria

José María Ryan Estrada (Bilbo, 1943 - Zaratamo, 1981eko otsailaren 6an hilik aurkitua) ingeniari industrial bizkaitarra izan zen, Lemoizko zentral nukelarreko eraikuntzen ingeniari burua, Iberdrola enpresa eraikitzailearen izenean. 1981ean ETAk bahitu egin zuen eta egun batzuen buruan hil egin zuen.

1981eko urtarrilaren 29an, ETAk bahitu egin zuen eta aste bateko epea eman zuen obrak bertan behera geratu zitezen, bestela hil egingo zuela idatzi zuen. Espainiako Gobernuak ez zuen men egin eta ondorioz, eta nahiz eta erakunde ugari eta ezberdinek Ryanen askatasunaren aldeko manifestazioak egin[1] (besteak beste Amnistia Internazionalak) ETAk bere hitza bete zuen eta tiro bat buruan emanda erail zuten. Arkotxako baso-bide batean jaurti zuen ETAk gorpua, Zaratamoko lurretan[2].

Hilketaren ondoren, langile eta arduradunen egoera asko larritu zen Lemoizko zentraleko lanetan. Soldatak bikoiztu eta segurtasun neurriak biderkatu arren, lanekin jarraitzeko zailtasun operatibo handiak izan zen, 1984an, obrak gelditu egin ziren.

Erailketa hau manifestazio handiak sortu zituen Hego Euskal Herrian zehar.

Aldi berean mugarria bihurtu zen Lemoizko proiektua bertan behera uzteko. Nahiz eta Iberduerok eta Espainiako Gobernuak hori ukatu langileen artean sortu zuen zirrara eta ezinegonari ezin izan zioten bueltarik eman ez diruarekin ez eta babes gehiagorekin[3]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa zen nahiz eta aitaren aldetik irlandar jatorrikoa izan. Energia nuklearraren ikasketak Estatu Batuetan eginak zituen. Pepi Muruarekin ezkonduta zegoen, haginlaria zena eta adin txikiko bost seme zituenː José María (9), Álvaro (8), Eduardo (6), Pablo (5 urte bete zituen berea aitaren erailketa eta biharamunean, otsailaren 7an) eta David (1)[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]