Joséphine Jobert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joséphine Jobert

Bizitza
JaiotzaParis1985eko apirilaren 24a (38 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria eta zinema aktorea
Altuera168 zentimetro
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm2907225 Allocine: 183332
Instagram: josephinejobert_official Discogs: 7065604 Allmusic: mn0001435618 Edit the value on Wikidata

Joséphine Jobert (Paris, 1985eko apirilaren 24a) frantziar aktorea da. Death in Paradise telesailean Florence Cassell detektibe sargentuaren rola betetzeagatik da ezaguna[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joséphine Jobert Parisen jaio zen artista familia batean. Ama, Véronique Mucret Rouveyrollis, argazkilaria, musikaria, idazlea, aktorea eta zinema zuzendaria da eta aita, Charles Jobert, kamaralaria eta argazki zuzendaria. Marlène Jobert aktorea izeba du eta Eva Green lehengusina[2].

1997. urtean Montrealera bizitzera joan zen familia eta han abeslari eta aktore izateko ikasketak egin zituen[3]. Familiarekin batera hainbat bideo, webserie eta telesailetan hartu zuen parte[1].

20 urte zituela Frantziara itzultzea erabaki zuen aktore ibilbidea hasteko. 2008 eta 2014 artean Frantziako hainbat telesailetan hartu zuen parte. Ohiko pertsonaia izan zen Foudre[2] eta Cut ![4] telesailetan, bakoitzean 100 kapitulutik gora eginez. 2008an Nos années pension telesaileko abestiarekin 15 astetan zehar Frantziako abestien zerrenden goialdean kokaturik egon zen[1]. 2012 eta 2013 urteetan ama zuzendari zuen filmetan ere aritu zen.

2015 eta 2019 artean Death in Paradise telesaileko aktore bihurtu zen. Bigarren mailako pertsonaia izaten hasi zen baina ondoren protagonista bihurtu zen[5]. 2021ean berriz itzuli zen telesailera.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2007-2011 Foudre Alice Watson 105 atal
2008-2009 Nos années pension Amel Habib 19 atal
2010 Mes amis, mes amours, mes emmerdes... Lucie atal bakarra
2011 Emma shine Zoé
2013 Alice Nevers : Le juge est une femme Djamila atal bakarra
2013-2014 Sous le soleil de Saint-Tropez Roxanne 19 atal
2013-2015 Cut ! Victoire Vila 109 atal
2014 Villa Karayib Kannelle Benneteau De la Prairie 1 eta 2 denboraldiak
2015-2019, 2021-2022 Death in Paradise Florence Cassel sargentua 51 atal
2019 Le temps est assassin Maria Chiara Baldi 4 atal
2019 Nina atal bakarra
2020 Avenue 5 Bidaiaria atal bakarra

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
2012 Enquête d'amour Jo Véronique Mucret Rouveyrollis
2013 Paroles Esméralda Véronique Mucret Rouveyrollis
2016 The Establishment Rebecca Hart Simon J. Knight

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «BBC One - Death in Paradise - Florence Cassell» BBC (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  2. a b (Frantsesez) «Foudre - Joséphine Jobert : "Je passais les Noël avec Elsa et Eva Green"» www.purepeople.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  3. (Ingelesez) «Josephine Jobert reveals REAL reason she left Death in Paradise» HELLO! 2019-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  4. (Frantsesez) F.P. (2014-07-08). «Joséphine Jobert (Cut) au casting de Meurtres au paradis (France 2)» www.programme-tv.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  5. (Ingelesez) «Joséphine Jobert explains her Death in Paradise exit: "I quit the show for personal and professional reasons"» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]