Juan Donoso Cortés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Donoso Cortés


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1837ko abenduaren 27a - 1851ko azaroaren 11
enbaxadore


Spanish envoy to Prussia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaValle de la Serena1809ko maiatzaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis1853ko maiatzaren 3a (43 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Sevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, politikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Unibertsitate Zentrala
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Juan Donoso Cortés (Izengoitia: Valdegamasko markesa; Valle de la Serena, Badajoz, 1809ko maiatzaren 6a - Paris, 1853ko maiatzaren 3a) espainiar idazle eta politikaria izan zen.

Sevillan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Joera liberal-kontserbadoreko legelaria zela erakutsi zuen 1832an idatziriko Memoria sobre la monarquía obran. Kargu publikoak izan ondoren, Maria Kristina erreginarekin erbesteratu zen Parisera (1840-1843). Espartero aginpidetik bota zutenean, Espainiara itzuli eta diputatu hautatu zuten (1843).

Real Academia de la Lengua erakundeko kide izan zen 1848az geroztik; oso ospetsu bihurtu zen sarrera-ekitaldian egin zuen hitzaldia (Discurso sobre la Biblia). 1848ko Iraultzaz geroztik liberalismoaren aurka borrokatu zen buru-belarri, eta eskuin-muturrekoen aldeko sutsu bihurtu zen. Enbaxadore izan zen Berlinen (1849-1850) eta Parisen (1851). Haren Ensayo sobre el catolicismo, el liberalismo y el socialismo saiakerak (1851) eragin handia izan zuen Espainiako eta Alemaniako eskuin-muturreko kideengan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Donoso Cortés Aldatu lotura Wikidatan