Edukira joan

Kazetari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telebistako kazetari bat, mikrofonoarekin kamera aurrean

Kazetaria profesionalki kazetaritza egiten duen pertsona da. Kazetariak prentsa idatzian, fotokazetaritza, irratian, telebistan edo komunikabide digitaletan egin dezakete lan. Euren lanaren ardatza publikoari interesgarri egin ahal zaizkion gaiak aurkitu eta ikertzea da, bertan egon daitezkeen iritzi ezberdinak hartu, sintetizatu, informazioaren hierarkia egin eta argitaratzea da. Horretarako kazetariak iturri fidagarriak behar ditu. Kazetariek euren artikuluak edo piezak egiten dituzte, idatziz, ahoz edo grafikoki.[1]

Kazetaritzaren deontologian, egia, zehaztasuna eta informazioaren bilaketa justua aipatzen dira. Kazetari onaren xedea bere garaiko eta bere inguruko gizartearentzat ahalik eta informazio garrantzitsu, (interes handiko), ahalik eta zehatzen eta ahalik eta denborarik laburrenean aurkitzea da. Gainera, informazioa lortu behar du, baina, ofizioaren zati bat besterik ez da. Informazio hori ahalik eta modurik eraginkorrenean transmititzea, hedatzea, da xedea.

Horrez gain, kazetari baten lana printzipio batzuek gidatzen dute. Printzipio hauek, informazioaren egia eta doitasuna zein den bilatzea dute helburu. Arau etiko zorrotz batzuek gidatzen dituzte printzipio hauek, eta beste hainbat balio deontoligiko batzuek ere; beraien garrantzia ematen die banako bakoitzaren profesionaltasunari, eta azken batean, hauek, beti Giza Eskubideak kontuan hartuta izango direlarik.

Web 2.0ren garapenarekin kazetariaren figuran aldaketa garrantzitsuak izan dira, edozein herritarrek bere edukiak partekatzeko aukerak handiagoak direlako eta argitaratzeko dauden bideak askotarikoak direlako.

XIX. mende hasieran, prentsa idatzian idazten zuen edonork, kazetari titulua hartzen zuen. Baina, hau aldatu egin zen XX.mendean, informazioa eta datu interesgarriak bilatu eta hauek komunikabideetatik zabaltzen zuenari, hasi zitzaion kazetari deitzen.

Kazetari motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumeneko kazetari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren eta ingurune naturalaren arteko gaiak lantzen dituenari deintzen zaio. Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten alderdi sozial, ekonokimo naiz politikoekin, lotutako informazioa konprenitu dezake.

Kazetari digitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sunderland Echo-ko kazetari digitala.

Informazioa zabaltzeko ziberespazioa erabiltzen duen banakoa da. Interneta erabiltzen du bereziki. Bere funtzioa, informazio konplexua informazio arrunt eta ulerkor batean bilakatzea da, edonork ulertu dadin helburu duela.

Kazetari zientifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza zientifikoa: zientzia, teknologia, berrikuntza, osasuna, ingurumena, informatika, arkeologia, astronomia, espazioaren esplorazioa eta beste hainbat gai jorratzen dituena.[2]

Kazetarien rolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aurkezlea. Beste batzuek batutako informazioa plazaratzen duena.
  • Gerra kazetaria. Gatazka armatuak dauden tokietara joaten den kazetaria, informazioa lehen eskutik hartzeko.
  • Kirol kazetaria. Kirolei buruz informatzen duen kazetaria.
  • Elkarrizketatzailea. Elkarrizketa generoan espezializatzen den kazetaria.
  • Iritzi emailea. Informazioari iritzia gehitzen dion kazetaria.

Kazetaritzari loturiko arriskuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbide honi lotuta arriskuak egon daitezke, arrisku hau egia eta askatasuna lortu nahiarengatik sortu daiteke. Historian zehar kazetari askoek pertsekuzioak, eraiketak, lesioak, bahiketak, mehatxuak eta abar,  jasan dituzte.[3]

Jamal Khashoggi

Kazetariek erregistratu duten urterik txarrena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugarik Gabeko Kazetarien urteko txostenaren arabera, 2018.urteko kazetarien aurkaku tratu txarrak jasen diren urterik txarrena izan zen. Hilketak %15era igo zen 2017az geroztik. Bertan 80 hildako, 348 preso eta 60 bahitu egon zirelarik.[4]

Yaser Murtajari kazetariak, Israelgo armadako frankotiratzaile baten eskutik tiro bat jaso zuen.

Yaser Murtaja Israelgo armadako frankotiratzaile batek tirokatu zuen. Rubén Pat-ek, Mexikoko hondartzako taberna baten kanpoaldean fusilatu zuten. Mugarik Gabeko Kazetariek, Mexiko,  "komunikabideentzako, munduko herrialde hilgarrienetako bat" dela esan dute. Txostenen arabera, herrialdeko kazetarien aurkako erasoen % 90a konpondu gabe jarraitzen du.[5] Bestealde, Viktoria Marinova bulgariarra jipoitu, bortxatu eta ito egin zuten. Jamal Khashoggi, Saudi Arabiako disidentea, Saudi Arabiako Istanbuleko kontsulatuaren barruan hil zuten.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Alt Media | La importancia del periodismo» Alt Media 2020-07-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Periodismo científico: ¿qué es y por qué es necesario?» Sergio Barbeira 2019-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Periodista, vocación de importancia social y su día» La Nueva Mañana 2020-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  4. (Ingelesez) Langford, Eleanor. (2018-12-17). «2018 was worst year for violence and abuse against journalists, report says» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  5. (Ingelesez) «Miroslava Breach murder: Mexico jails man who ordered journalist's death» BBC News 2020-08-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  6. (Ingelesez) Hjelmgaard, Kim. «'Unscrupulous politicians' blamed for worst year on record for journalist killings» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]