Edukira joan

Enbaxadore

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enbaxadorea atzerriko gobernu baten edo nazioarteko erakunde baten aurrean egiaztatutako funtzionario diplomatiko bat da, jaio den herrialdearen ordezkari gisa lan egiteko. Ohiko hizkeran, atzerriko hiriburu batean dagoen ordezkariari esaten zaio enbaxadore. Herrialde hartzaileak, enbaxadoreari, enbaxada izeneko lurralde propio eta zehatz bat ematen dio, immunitate diplomatikoa duena.

Bi herrialderen arteko diplomazia kasuetan, enbaxadoreak eta enbaxadak estatu interesa duten gaiei buruz jarduten dute, ordezkatzen den herrialdea eta herrialde hartzailearen artean. Gai horiek politika, ekonomia, diplomazia, kultura, turismo edo merkataritzari buruzkoak dira, baita itunak eta nazioarteko harremanetan egon daitezkeen beste gai asko ere.

Estatu egiaztatzaileak, atzerriko herrialde horretan hiritar gutxi baditu, aipaturiko funtzioez gain, kontsulatu batenak gehitzen dira misio diplomatiko beraren barnean; hor, enbaxada duen herrialdean bizi diren bere herrialde bereko hiritarren arazo eta gaiak jorratuko dira. Atzerrian dauden bere herrialdeko hiritarren segurtasuna bermatzeko lan egiten du, eta bere herrialdeko gobernua eta herrialde hartzailearen arteko mezularia ere da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]