Juan Santos Atahualpa
Itxura
Juan Santos Atahualpa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cusco, 1710 |
Heriotza | 1756 (45/46 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraultzailea |
Juan Santos Atahualpa (Cuzco, 1710 – 1756) 1742an piztu zen matxinada indigena garrantzitsu baten buruzagi kitxua izan zen, Inken Inperioa berrezartzea eta espainiarrak kanporatzea helburu zuena. Oihaneko tribuen buru, Peruko erregeordetzaren erdialdeko oihaneko lurralde zabal bat kontrolatzea lortu zuen, erdialdeko mendilerroa mantenduz. Matxinada muga horietatik haratago hedatu ez bazen ere, erregeordetzak ere ezin izan zuen menderatu. Juan Santos modu misteriotsuan desagertu zen 1756 inguruan, bere heriotzaren data eta inguruabarrak ez dira ezagutzen.