Julia Quinn
Julia Quinn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Washington eta Washington, 1970eko urtarrilaren 12a (54 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Hotchkiss School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Julia Quinn |
Genero artistikoa | romance novel (en) |
juliaquinn.com | |
Julie Pottinger (1970ko urtarrilaren 12a), Julia Cotler ezkongabe bezala eta Julia Quinn ezizenagaz idazle ezaguna da. Ospetsua da munduan zehar, bere liburuak 41 hizkuntzetara itzuli dira eta New York Times-eko gehien saldutako liburuen zerrendan 19 alditan agertu da.[1] Bere Bridgerton saga famatua Netflix-era adaptatu egin da. Bere generoa eleberri erromantikoa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970. urteko urtarrilaren 12an jaio zen, Washington-en, eta batez ere bertan hazi zan. Bere gurasoak, Jane eta Stephen Lewis Cotler,dibortziatu zirenean Californiara joan zen bizitzera. Gaur egun, pazifikoaren ipar-mendebaldean bizi da. Hiru ahizpa daukaz: Emily, Abigail eta Ariana. Ere, beste ahizpa bat eukan, Violet Charles, baina kotxe istripu batean hil zan, bere aitagaz batera.[2] Bere liburuetan agertzen dan bezala eta berak esaten dauan bezala oso feminista da eta bere pertsonaien hitzetan nabarmentzen da.[3]
Hasierak idazketaren munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik gustoko izan zuen irakurtzea eta idaztea. Bere aitak ez zuen gustoko irakurtzen ebazan liburuak eta galdetu eutsonean zergaitik irakurtzen ebazan liburu horreek, Juliak geroago beste bat berak idazteko zela esan zuen. Horregaitik, idazten hasi zen eta Sweet Dreams liburua idatzi eban. Argitaletxe batera eraman eben liburua baina ez eben argitaratu. Baina Juliak idazten jarraitu eban.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harvard-en graduatu egin zan, arteko historian, baina azkenengo urtean zehar medikuntza ikasi nahi ebala erabaki zuen beraz medikuntza ikasteko prestatzen hasi zan. Baina azkenean ez zuen medikuntza ikasi bere eleberriak Splendid eta Dancing at Midnight bi argitaletxek gustukoa izan ebelako eta liburua eurek atera nahi eben. Bi urte geroago, Yale unibertsitatean hasi zan medikuntza ikasten baina kurtsoaren erdian konturatu zan bere benetazko bizitzako lana idazketa zela, beraz medikuntza utzi zuen guztiz idazketaren lanari aditzeko. [4][5]
Bridgerton
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere Bridgerton saga oso famatua da munduan eta Netflix-en egindako seriea ere oso ospetsua da. Netflix-en historian gehien ikusitako seriean bihurtu da.[6] Bederatzi liburuz osastuta dago, bat seme-alaba bakoitzerako eta azkenengo bat danoei buruz:[7]
Geroago, beste hainbat liburu egin ziran Bridgerton-ei buruz, baina ez dagoz saga nagusiaren barruan:
- The Wit and Wisdom of Bridgerton: Lady Whistledown’s official guide
- Further Observations of Lady Whistledown
- Lady Whistledown Strikes Back
Guztira 12 liburu dira eta ere bildumak egin dira liburuak batzeko.
Sinopsis-a
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020.urteko abenduaren 25ean atara zan Netflix streaming plataformean. Bere generoa drama historikoa da. XIX. mendeko londreseko goi sozietatean bikotea lortzeko arazoei buruz doa. Bi familia batez ere agertzen dira: Bridgerton eta Featherington. Lehenengo familian ama agertzen da eta bere 8 semeak: Lady Violet, Anthony, Benedict, Colin, Daphne, Eloise, Francesca, Gregory eta Hyacinth. Bigarren familian aita eta ama dagoz euren 3 alabekaz (Philipa, Prudence, Penelope) eta euren ilobagaz (Marina Thompson). Beste aldetik, beste hainbat pertsonai dagoz (Simon Basset, Katherine Sharma, Lady Danbury, Lady Whistledown, Cressida Cowper, Siena Rosso,…) ere seriearen zati handia direla.
Seriea bi denboraldi daukaz. Lehenengoan Daphne-ri buruz hitz egiten dau, laugarren alaba eta bere historia kontatzen dau Simon-egaz batera. Bigarren denboraldian Anthony buruz hitz egiten dau, lehenengo semea. Denboraldi honetan Kate Sharma-ri bururz ere hitz egiten dau.
Sortzailea Chris Van Dusen da eta produktorea Shonda Rimes. Bi pertsona honen asmoa seme-alaba bakoitzeko denboraldi bat egitea da. Momentuz (2022) bi denboraldi estreinatu dira baina hirugarrena bidean dago eta nahiz eta ez dakigu ziur noiz estreinatuko daben 2023. urtean izango da.[8] Denboraldi bakoitzak 8 kapitulo daukaz, gutxi gora behera ordu batekoa bakoitzak.[9]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitzan zehar liburu asko idatzi dauz, orain aurkeztuta:[10][11]
Splendid
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Splendid - 1995
- Dancing At Midnight - 1995
- Minx - 1996
- Where’s My Hero - 2003
The Lyndon Sisters
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Everything and the Moon - 1997
- Brighter than the Sun - 1997
The Agents of the Crown
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- To Catch an Heiress - 1998
- How to Marry a Marquis - 1999
Bridgerton
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Duke & I - 2000
- The Viscount Who Loved Me - 2000
- An Offer From A Gentleman - 2001
- Romancing Mister Bridgerton - 2002
- To Sir Philip, With Love - 2003
- When He Was Wicked - 2004
- It’s In His Kiss - 2005
- On The Way To The Wedding - 2006
- Happily Ever After - 2013
- The Wit and Wisdom of Bridgerton: Lady Whistledown’s official guide -2021
- Further Observations of Lady Whistledown - 2003
- Lady Whistledown Strikes Back - 2004
Bevelstoke
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Secret Diaries of Miss Miranda Cheever - 2007
- What Happens in London - 2009
- Ten Things I Love About You - 2010
- Miss Butterworth and the Mad Baron - 2021
The Two Dukes of Wyndham
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Lost Duke of Wyndham - 2008
- Mr.Cavendish, I Presume - 2008
The Ladies Most
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Lady Most Likely - 2010
- The Lady Most Willing - 2012
Smythe-Smith
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Just Like Heaven - 2011
- A Night Like This - 2012
- The Sum of All Kisses - 2013
- The Secrets of Richard Kenworthy - 2015
Rokesby
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Because of Miss Bridgerton - 2016
- The Girl with the Make-Believe Husband - 2017
- The Other Miss Bridgerton - 2018
- First Comes Scandal - 2019
Sariak/Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-1997 - Everything and the Moon-ek Romantic Times aldizkariak erregenzia historiko onenaren sarirako izendatu zuten.
- 2001 - Romance Writers of America’s RITA Awards sarietan finalista izan zan.
- 2002 - Romacing Mister Bridgerton urteko hamar liburu onenetariko bat bezala bozkatu zuen RWA-ko kideen arabera.
- 2002 - To Sir Philip, With Love urteko sei merkatu masiboko jatorrizko eleberri onenetariko bat izendatu zuen Publishers Weekly-k.
- 2007 - RITA saria jaso zuen erromantze historiko luze onenagaitik, On the Way to the Wedding-eri esker.
- 2008 - RITA saria jaso zuen erregentziako erromantze historiko onenagaitik, The Secret Diaries of Miss Miranda Cheever-ri esker.
- 2010 - RITA saria jaso zuen erregentziako erromantze historiko onenagaitik, What Happens in London liburuagaitik.
- 2010 - Romance Writers of America aretoan sartu eben.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «NYT Bestseller - Julia Quinn | Author of Historical Romance Novels» juliaquinn.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Julia Quinn ('Los Bridgerton') pierde a su familia en un accidente» RTVE.es 2021-07-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
- ↑ Txantiloi:Es-Ar TÉLAM. «'Soy feminista, fui criada para ser fuerte y se nota en las mujeres de Bridgerton'» www.telam.com.ar (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Julia Quinn, la autora que cambió Medicina por ‘Los Bridgerton’» abc 2022-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
- ↑ «La vida de... Julia Quinn» www.rnovelaromantica.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Benito, Alexandra. (2021-01-28). «'Los Bridgerton' es la serie más vista en la historia de Netflix: así es su millonaria creadora Julia Quinn» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ «The Bridgerton Series - Julia Quinn | Author of Historical Romance Novels» juliaquinn.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mullor, Por Mireia. (2022-10-19). «'Los Bridgerton', temporada 3: primera imagen oficial de Colin Bridgerton» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bridgerton | Sitio oficial de Netflix» www.netflix.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ «Bookshelf - Julia Quinn | Author of Historical Romance Novels» juliaquinn.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
- ↑ «En Español - Julia Quinn | Author of Historical Romance Novels» juliaquinn.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere web orrialdea:https://juliaquinn.com/
Bere Instagram kontua:(@juliaquinnauthor) https://www.instagram.com/juliaquinnauthor/?hl=es
Pinterest profila: (@jqauthor) https://www.pinterest.es/jqauthor/
Facebook profila: (@Julia Quinn) https://www.facebook.com/AuthorJuliaQuinn