Edukira joan

Julia Zesaris (Zesar)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Zesaris (Zesar)

Bizitza
JaiotzaErroma, K.a. 83
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 54 (18/19 urte)
Hobiratze lekuaMarteren Zelaia
Heriotza moduaerditzea: arazo puerperala
Familia
AitaJulio Zesar
AmaKornelia
Ezkontidea(k)Ponpeio  (K.a. 59 -  K.a. 54ko abuztua)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaJulii Caesares (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak

Julia Zesaris (latinez: Julia Caesaris; K.a. 83 - K.a. 54), Julio Zesarren alaba bakarra izan zen, Kornelia Zinila bigarren emaztearena.

K.a. 59an, Ponpeiorekin ezkondu zen Julia, Fausto Sila (Silaren ondorengoa) eta Marko Bruto ezkongaiak zituen arren. Ponpeiorekiko ezkontza politikoa zen erabat, biek (Ponpeiok zein Zesarrek) haien arteko hitzarmen (Lehen Triunbiratua izenekoa) indartu nahi zutelako, senatariei, batez ere Katon Minorreko taldeari, aurre egiteko.

Hala ere, Plutarkoren arabera, Ponpeio maitemindu zen emazte gaztearekin. Hispania Tarraconensis probintzia Erromatik gobernatzea erabaki zuen, Juliarekin egon ahal izateko. Julia, ume bat erditzen ari zela hil zen, K.a. 54an. Heriotzak aita eta senarra zeharo atsekabeturik uzti zituen. Heriotza, halaber, Lehen Triunbiratua porrotera (eta gerra zibilera) eraman zuen lehen pausoa izan zen.

Plebearen tribunoen oposizioa gorabehera, Juliari estatu-hileta eman zioten. Julio Zesar alabaren ondoan lurperatu zuten K.a. 44an.