Edukira joan

Jönköping

Koordenatuak: 57°47′00″N 14°10′00″E / 57.7833°N 14.1667°E / 57.7833; 14.1667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jönköping
Jönköping
urban area in Sweden (en) Itzuli
Jönköpingeko ikuspegiak Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaJönköpingeko konderria
ProbintziaSmåland
Izen ofizialaJönköping
Jatorrizko izenaJönköping
Geografia
Koordenatuak57°47′00″N 14°10′00″E / 57.7833°N 14.1667°E / 57.7833; 14.1667
Map
Azalera44,82 km²
Altuera104 m
Demografia
Biztanleria100.579 (2020ko abenduaren 31)
320 (2020)
Dentsitatea21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera990
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
jonkoping.se

Jönköping (suedieraz ˈjœnːˈɕøːpiŋ ahoskatua) Suediako hamargarren hiri garrantzitsuena da. Suediar hiri normal baten adibide onena da, kale, etxe eta bizi molde suediar tipikoa ikusten ahal da. Jönköping 93.662 biztanle ditu eta udalerriak 133.597. Vättern lakuaren hegoaldean dago eta Suediaren erdian.

Ainzinatik merkatari zentrua izan da (suedieraz köping hitzak merkatua esan nahi du) izan ere Nissan eta Lagan ibaia jarraitzen zuten bideen gurutzaketan baitago. Horrela beraz, 1284ko maiatzaren 18an Suedian "hiri estatusa" lortu zuen lehenengo asentamendua izan zen. Magnus III.a Suediakoak eman zion titulua. Izenaren lehen zatia Junebäcken errekari zor dio, horrenbestez Jönköping "Junebäckengo merkatua" da.

Hiria ibaiez inguratuta egonik bide hori erabiltzen zuten daniarren erasopean egon zen eta sarritan harpilatu eta erre zuten, harik eta XVI eta XVII mendeetan gotortu egin zen arte.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen et Jönköpingeko jarduera ezagunean pospologintza izan zen 1845ean abiatu eta 1970 arte iraun zuena.

XX mendean ekialdean dagoen Huskvarna herriarekin bat eginik hazi da.

    Datu klimatikoak (Jönköping)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.1 -0.5 3.0 8.5 15.2 19.6 20.5 19.6 14.7 9.8 4.0 0.6 9.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.6 -3.8 -0.9 3.7 9.6 13.9 15.0 14.1 10.2 6.4 1.5 -2.0 5.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -7.3 -4.6 -1.1 3.6 7.6 9.4 8.7 6.0 3.1 -1.2 -5.1 1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 31 38 37 46 52 73 63 71 63 66 53 641
Iturria: Hong Kong Observatory [1]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hong Kong SAR Government. Climatological Normals of Jonkoping. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]