Kalea guztiona da (muralak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kalea guztiona da (muralak)
KGD zumaia 1.jpg
Jatorria
Urtea 2016
Ezaugarriak
Genero artistikoa arte publikoa
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Zumaia
Koordenatuak 43° 17′ 46″ N, 2° 15′ 27″ W / 43.29624°N,2.2576°W / 43.29624; -2.2576Koordenatuak: 43° 17′ 46″ N, 2° 15′ 27″ W / 43.29624°N,2.2576°W / 43.29624; -2.2576

Kalea guztiona da aldiro-aldiro Zumaiako Erribera kaleko horma batean mural artistikoak margotzen dituen taldea da. Egindako muralak egun gutxitara pintura marroiaren azpian desagertzen dira beti, Udalaren agindua betez.[1]

Zumaiako Udalak kartel, pankarta, pegatina eta muralei ezarritako debekuen aurka lan egiten du taldeak. Umorearekin, kritikarekin eta konstantziarekin ekiten diote debekuari modu positiboan. Lehen murala 2016ko ekainaren 11n azaldu zen, eta harrezkero 50 baino gehiago izan dira kaleko artearen erakusketa dinamiko honetako irudiak.[2] Denbora joan, denbora etorri, eta egileen jarraikitasunari esker, Erribera kaleko horma hau Zumaiako artearen eta sormenaren erreferentzia bihurtu da, herrikoentzat bertakoentzat eta kanpokoentzat.

Arte efimero honen hainbat irudi sarean ikus daitezke, eta urtero argitaratu izan diren egutegietan ere bai.[3]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Udalak herriko eremu publikoetan ezarritako kartel eta pankarta oro kentzeko erabakia hartu du», Baleike, https://baleike.eus/zumaia/1456135925460-udalak-herriko-eremu-publikoetan-ezarritako-kartel-eta-pankarta-oro-kentzeko-erabakia-hartu-du. Noiz kontsultatua: 2018-01-09 .
  2.   «Kalea guztiona al da?», Argia, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2546/adierazpen-askatasuna-vs-garbiketa-ordenantzak. Noiz kontsultatua: 2017-11-22 .
  3. Erribera kaleko muralak, Kalea Guztiona Da, 2017.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalea guztiona da (muralak)