Kalgako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalgako
XIX. mendeko marrazkia, non Kalgakok kaledoniarrei, Graupius mendiko guduaren hasieran emandako hitzaldia irudikatzen den.
Caledonians (en) Itzuli agintari

Bizitza
JaiotzaI. mendea
HeriotzaI. mendea ( urte)
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Mons Graupius (en) Itzuli

Kalgako, kaledoniar buruzagi tribal bat izan zen (izatez, piktoa), 84an, Gneo Julio Agrikola erromatarraren aurka borrokatu zuena Graupius mendiko guduan, 20.000 eta 30.000 kaledoniar gerlariren buru 20.000 erromatar legionari eta laguntzaileren aurka, horien artean, 8.000 zaldizko aliatu. Kaledoniarrek erromatarrak eraso zituztenean, hauek, euren pilumak jaurti zituzten, eta, euren diziplina handiagoagatik, etsaia kanporatu zuten, euren zalditeriarekin inguratu zituzten kaledoniarrak eta ihesarazi egin zituzten. Borroka honetan, 10.000 kaledoniar eta 360 erromatar hil ziren, Tazitok De vita et moribus lulii Agricolae izeneko bere lanean aipatzen duen bezala.