Edukira joan

Kapitain pilotu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kapitain pilotu (sarritan Ni naiz kapitain pilotu deitua) euskal itsasgizonen abesti herrikoia da.

Arrantzaleek abestutako abestia da, denboraren poderioz lagunen eta abesbatzen bilera naiz afarietan abestutako abesti herrikoia bihurtu dena. Bereziki ezaguna da euskal kostaldeko herri eta eskualdeetan, eta erabiltzen duen euskalkiaren arabera, Gipuzkoako kostaldetik datorrela ondoriozta daiteke.

Abestiaren hitzak egile ezezagunenak dira, eta bertso finko batzuk jarraitzen dituzte kantuaren zatirik handienean agertzen direnak. Hala ere, denborak aurrera egin ahala bertso berriak erantsi dizkiote, kantariaren edo abestia abesten duen koadrilaren bertsioaren arabera aldatzen direnak.

Txalupa txiki honetan
horrenbeste lagun,
lagun, lagun,
ez dakit zer biaje
atera bihar degun,
kubiertan lekurik ez,
bodega txikia,
ez dakit zer biaje
atera behar degun.

Hauxen da barko berria,
hauxen da barko berria,
ondo kostata ekarria,
ekarria.

Ni naiz Kapitain Pilotu.
zu zera Kapitain Pilotu.
neri behar zait obeditu,
obeditu.

Heltzen badiot kraxketan
bonbilo, bonbilo, behera.
Heltzen badiot norbaiti
Bonbilo bat, bonbilo bi
Bontilo putzura erori.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]