Karabina
Karabina | |
---|---|
Mota | suzko arma luze |
Zerbitzua | |
Produkzioa | |
Zehaztasunak |
Karabina fusilaren bertsiorik arinena da, kanoi nahiko motza eta kalibre txikiagokoa. Pistolarekin batera, zalditeriaren ohiko arma zen, mugikortasun handiko baldintzetan manipulatzeko erraztasunagatik. Beraz, egungo subfusilaren antzeko papera izan zuen.
Karabinen kainoirik laburrenak eta pisu baxuenak errazago maneiatzen egiten dituzte espazio txikietan, hala nola hiriguneetako edo oihanetako borroketan eta ibilgailu militarretatik jaisteko unean. Karabina modernoek subfusilek baino sartze eta kalte ahalmen handiagoa izan ohi dute, kalibre handiena mantentzen baitute (eraso fusilen berezkoa, adibidez), bestalde, defentsa pertsonaleko arma deituek kalibre txikiko munizio propioa erabiltzen dute. Karabinen desabantailak, suzko arma handiagoekin alderatuta, distantzia luzeko zehaztasun txikia eta subfusilekin alderatuta, bere pisu eta tamaina handiagoa dira.