Karen Margrete Harup
Itxura
| Karen Margrete Harup | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Karen Margrethe Harup |
| Jaiotza | Skovshoved (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kopenhage, 2009ko uztailaren 9a (84 urte) |
| Hobiratze lekua | Hvidovre Cemetery (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | daniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | igerilaria |
Karen-Margrete Harup (Danimarka, 1924ko azaroaren 20a – Kopenhage, 2009ko uztailaren 19a) Danimarkako igerilaria izan zen, estilo libreko eta bizkar-estiloko probetan espezializatua, eta 1948an 100 metroko lasterketan txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen.[1]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londresko 1948ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 100 metroko bizkar-estiloan, 1:14,4 segundoko denborarekin. Errekor olinpikoa izan zen, eta zilarra irabazi zuen 400 metroko estilo librean, 5:21.2 segundoko denborarekin, Ann Curtis estatubatuarraren atzetik; eta zilarra ere irabazi zuen 4x100 metroko erreleboetan, Estatu Batuen ondoren eta Herbehereen aurretik.