Karmengo Ama ikastetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmengo Ama ikastetxea
Kokapena

Karmengo Ama Ikastetxea, (antzinako Colegio Ntra Sra del Carmen) Zornotzan (Bizkaia) kokaturiko ikastetxe eta Kristau Eskola sareko itunpeko ikastetxea da. Bere araudia Karmeldar Misiolari Teresiarrak dira (CMT, lehen OCD). Kongregazioak 13 ikastetxeko titularitatea dute Europa Probintzian. Hezkuntza Proiektua Francisco Palau i Quer karmelitaren baloreetan du inspirazioa. Ikastetxea, 1949. urtean hasi zuen bere ibilbidea, herriko emakumeei formakuntza eskeiniz.

Gaur egun, Karmengo Ama Ikastetxeak 0-16 urte bitarteko ume eta gazteen formakuntza eskeintzen du. Konpromisoagaz eta modu eraginkorrean familia, giza eta komunitate giroan eragiteko gai diren PERTSONAK hezten ditu "Pertsonagintzan" lelopean. Euskal Herriko hizkuntza eta kultura bizi eta zabaltzeko konpromisoa du. Bere ezaugarriak, familia giroa , alkartasun aktiboa eta talde grina dira, sormenez, barrikuntza, jasangarritasuna eta etengabeko hobekuntza irizpideak kontutan hartzen ditualarik.

Ziurtagiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira ikastetxea identifikatzen daben ardatzak:

  • PERTSONAGINTZA- Hezkuntza baloreetan oinarrituta. Oinarriak jarri, jakintza eraiki.
  • JASANGARRITASUNA - Eskola Jasangarria da.
  • NORMALKUNTZA LINGUISTIKOA: euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duen ziurtagiria du (2013): BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria.
  • IKT HELDUTASUNA- maila ertaina (2017)
  • KUDEAKETA AURRERATUA: EFQM Zidarrezko Q-a (2008). Etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]