Karramarroaren mentalitatea

Karramarroaren mentalitatea —halaber, karramarroak ontzian eta karramarrokeria— giza taldeetan gertatzen den fenomeno bat adierazteko erabiltzen den metafora da. Nolabait, ontzi batean harrapatuta dagoen karramarro multzo baten gisa funtzionatzen du jendeak, elkar oztopatzen, inork ihes egin ez dezan. «Nik ezin badut izan, zuk ere ez» esaldiak adierazten du jokaera hori.[1]
Metafora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metaforak azpil bati karramarro egiten dio erreferentzia. Animalia horiek banaka erraz ihes egin dezakete bertatik baina, horren ordez, elkarri oztopoak jartzen dizkiote. Nolabait, batek ere ihes egin ez dezan, alferrikako lehia batean hasten dira, elkarri helduz eta, azkenean, talde osoaren suntsipena ziurtatzen dute.[2]
Eragina errendimenduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karramarroen mentalitateak erakunde baten errendimenduan eragiten du, gizakiek karramarroen antzera jokatzen baitute, bereziki taldean. Mentalitate horrek errendimenduan duen eragin kaltegarria Zeelanda Berriko ikerketa batek 2015ean zehaztu zuen: azterketako ikasleek batez beste % 18ko puntuazio handiagoa lortu zuten azterketetan, argitaratutako rankingetan anonimotasuna bermatzeko urratsak eman zirenean, eta horrela, parekideen jazarpena izateko aukera arintzen zen.[3]
Giza jokabidearen metafora da: talde bateko partaideak besteengandik haratago arrakasta lortzen duen edozein kideren autokonfiantza murrizten saiatzen dira. Inbidia, erresumina, mespretxua, konspirazioa edo lehia-sentimenduak, denak balio du bestearen aurrerapena geldiarazteko. Adibidez, inor erretzeari uzten saiatzen bada, lagun erretzaileek hori ezinezkoa dela esango diote: akzioak erosten dirua irabazten badu, kontuz ibiltzeko esango diote, dena galtzeko arriskuan dagoela erranez: zerbait berria ikasten arrakasta izanez gero, zertarako ikasi hori galdetuko diote, dagoen bezala ondo baldin badago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) L. Douglas Wilder: Son of Virginia: A Life in America's Political Arena. Lyons Press. 185 or. ISBN 978-1-4930-1952-6.[1]
- ↑ https://web.archive.org/web/20130925140458/http://opinion.inquirer.net/inquireropinion/letterstotheeditor/view/20100514-270015/Crab-mentality
- ↑ Semantic Scholar webgunea. "Name-and-Shame"-Spacey/3e43a0f74b4111c41513f2e0d0a13c92e79efb18