Karta Olinpikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karta Olinpikoa (ingelesez, Olympic Charter, frantsesez, Charte Olympique; 2015eko abuztuaren 2an eguneratua) Mugimendu Olinpikoaren antolakuntza eta jarduera arautzen eta Olinpiar Jokoetarako baldintzak ezartzen dituen kodea da.

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (NBO) bere funtsezko printzipio, arau eta estatutuen oinarritzat hartu zuen. Karta Olinpikoaren lehenengo edizioa 1908an argitaratu zen, Annuaire du Comité International Olympique izenarekin.

1978an Karta Olinpikoa izena jaso zuen. Orokorrean, hiru helburu ditu: olinpismoaren printzipioak eta balioak ezartzea, NBOaren araudia izatea eta Mugimendu Olinpikoa osatzen duten partaideen (NBO, nazioarteko federazioak eta komite nazionalak) eskubideak eta betebeharrak zehaztea. Karta Olinpikoak bost kapitulutan eta 61 artikulutan zenbait gida eta arau laburbiltzen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]