Kate-estalki
Kate-estalkia bizikleta-katearen eta horzdun gurpilen itxitura da. Katea lokatzetatik eta zikinkerietatik babesteko balio du eta transmizio-sistema erabat itxi ohi du. Olio-bainua ere eduki dezake katea lubrifikatzeko. Ale modernoak plastikoz moldatu ohi dira. Antzeko gailuak aurki daitezke ibilgailu eta makineria handiagoetan erabiltzen diren kateei dagokienez.
Badira kate estalki txikiagoak ere, katea babestu beharrean, txirrindulariaren arropa babesteko balio dutenak, kate-eraztunetan zikin eta katigatu ez dadin.
Irudi-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako hiri-bizikleta batean erabat itxita dagoen katea
Guardacadenas Huffy Flaming Stack kate-estalkia