Kategoria (estatistika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Estatistikan, kategoria aldagai kualitatibo edo kategoriko batek hartzen dituen balioetako bakoitza da. Adibidez, pertsona ezberdinen sexua jasotzen denean, bi kategoria ezberdin bereizten da: gizonezko edo emakumezko. Kategoriak aldagai koantitatiboetako datuak tartetan biltzen direnean ere sortzen dira: tarte bakoitza kategoria bat dela esan daiteke (160 cm-170 cm pertsonen altueretan, adibidez). Kategoriek, aldagai koantitatiboetako zenbakizko balioak ez bezala, ez dute kopuru bat adierazten, elementua multzo batean kokatzen den edo ez baizik. Kategoria bereko elementu kopurua zenbatzen denean, maiztasuna kalkulatu dela esaten da (gizonezkoen maiztasuna, adibidez).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]