Kategoria eztabaida:Bildu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bildu ezker abertzalea den ala ez[aldatu iturburu kodea]

Ezkerreko politika baten aldekoa denez eta Euskal Herriaren alde lan egiteko asmoa duenez, ezker abertzalea multzoan sartzekoa delakoan nago. Are gehiago: Googlen «Bildu» bilaketa eginda, lehenengo emaitza koalizioaren webgunea da, eta definizio hau ematen du: «Euskal Herriko abertzale ezkertiar eta aurrerakoien koalizioa». --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-14, 08:52

Nire iritziz gauza bat da hizkuntzaren ikuspuntuko definizio eta bestea definizio politikoa. Gauza bat da ezkertiar, aurrerakoia eta abertzalea izatea: ezkerreko abertzalea, eta beste gauza ezberdina ezker abertzalekoa izatea. Iraganean eta gaur egun oraindik euskarazko -ko atzizkia bi hitz horien artean non jartzen den politikoki garrantzi handia du, etorkizunean zeinek daki ezberdintasun hori mantendu edo desagertuko ote den. - Euskalduna - 2011ko abenduaren 14a, 14:08.