Kategoria eztabaida:Errusiarrak etniaren edo nazionalitatearen arabera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

'Nazionalitatea' terminoa[aldatu iturburu kodea]

Errusieraz, nazionalitate (национальность) hitzak, euskaraz ez bezala, ez du herritartasuna esan nahi, etniaren antzeko zerbait baizik. Ofizialki jatorria bakarrik hartzen zen kontuan eta ez kultura, beraz, hau ez da etnia gaur egun euskaraz hitz hau ulertzen dugun bezala. Baina Kategoria:Errusiarrak jatorriaren arabera jada existitzen da beste esanahi baterako. Zer egin behar dugu orduan? 404 akatsa (eztabaida) 10:18, 18 abendua 2023 (CET)[Erantzun]

Ingelesezko en:Category:Russian people by ethnic or national origin eredu berbera kopiatu dugu hemen. Ez dakit zuzena den, baina orokorrean herrialde gehienetarako jarraitzen den eredua da.
Jatorriaren arabera sartzen da hori, baina baita hiriaren arabera bezalako kategoriak, ez daudenak etnia/nazionalitatearekin lotuta. Theklan (eztabaida) 10:34, 18 abendua 2023 (CET)[Erantzun]
Itzulpen hau ez da zentzuz zuzena. Hitz horrek jatorria esan nahi du (edo batzuetan aurreko herritartasuna, jatorriarekin bat badator, baina hau ez da ohikoena). Gehienetan, etniaren itxurapean dokumentuetan jaso zen jatorria da. Estatu honek soilik odola aitortzen du, eta orain dokumentuetan hau idazten ez den arren, estatuarentzat ni ez naiz euskalduna, tartariar jatorriko pertsona guztiz asimilatua ez da “benetako” errusiarra, eta judaismora konbertitu den pertsona ez da judua. Tristea da baina oraingoz horrela da. 404 akatsa (eztabaida) 10:42, 18 abendua 2023 (CET)[Erantzun]
Agian hobe izango litzateke Kategoria:Estatubatuarrak etnia eta jatorriaren arabera kategoriarekin analogia egitea? Ez da irtenbide perfektua, baina ez dakit hoberik. 404 akatsa (eztabaida) 10:47, 18 abendua 2023 (CET)[Erantzun]
Ez beste ahots batzuek zer dioten. Theklan (eztabaida) 10:49, 18 abendua 2023 (CET)[Erantzun]