Kategoria eztabaida:Eskultura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Existitzen al da eskulturagintza? Elhuyarren eta Zehazkin "eskultura" dator, besterik gabe. --Unai (esan) 17:45, 19 Urria 2011 (UTC)

Euskal gramatikari jarraituz sortutako hitza da: saski + -gintza = saskigintza saskiak egiteko jarduera den bezala, eskultura + -gintza = eskulturagintza. Hala ere, hitz berri hori sortu beharrik ez dago, eskultura, berez, artelan mota baten izena izateaz gainera, arte mota horren izena ere badelako, hiztegiek erakusten digutenez:
* Harluxet: «eskultura: Zura, harria edo beste material bat landuz, bolumena duten formak sortzean datzan artea; horrela egindako artelana».
* Zehazki: «escultura 1 f (arte) eskultura, zizelkaritza.»
* Elhuyar es-eu: «escultura 1 s.f. Art. arte eskultura, zizelkaritza. Estudió escultura en la facultad de Bellas Artes: eskultura Arte Ederretako fakultatean ikasi zuen.»
* Euskalterm es-eu: 17 sarrera, guztietan escultura = eskultura.
Beraz, garbi dago Eskultura izena izan behar duela kategoria honek. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-10-26, 11:45
Egina--Unai (esan) 13:28, 26 Urria 2011 (UTC)