Katilu bat ur eta arrosa zilarrezko plater batean
Katilu bat ur eta arrosa zilarrezko plater batean | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco de Zurbarán |
Sorrera-urtea | 1630 |
Izenburua | Taza de agua y rosa en un plato de plata |
Mugimendua | Barrokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 21,2 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | izadi hila |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | National Gallery |
Bilduma | National Gallery |
Inbentarioa | NG6566 |

Katilu bat ur eta arrosa zilarrezko plater batean (gaztelaniaz: Taza de agua y rosa en un plato de plata) Francisco de Zurbarán margolari espainiarrak 1630 inguruan egin zuen izadi hila da. Artista horren ezagutzen den izadi hil bakarrenetariko bat da. Barroko estilokoa, Londresko National Galleryn gordetzen da. Bere tamainua 21,2 x 30,1 zm da.[1]
Margolanaren inguruko zalantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Natura hil txiki hau erlijio izaerako konposizio batzuetan errepikatzen da. Katilu zuria Ama Birjinaren garbitasunari buruzkoa izan daiteke, eta arrosa — arantzarik gabea — Sortzez Garbiari buruzkoa. Lehenago, mihise horren ertzak osorik zeudela uste zen, baina erradiografia batek erakutsi zuen ezkerreko ertza bakarrik zegoela, eta beste hirurak, berriz, ebakita zeudela. Beraz, obra hau beste lan baten zati izan zitekeen, agian Natura hila zidrekin, laranjekin eta arrosarekin antzeko batean; horren ezkerraldean, hain zuzen ere, mihise hau kopiatzen baita. Izan ere, natura hil txiki hori beste konposizio batzuetan errepikatzen da, gai erlijiosoetan, hala nola Ama Birjinaren Familian. Errepikapen horrek Zurbaranen lan-metodoari buruzko informazioa ematen du: gai bat lehen aldiz irudikatu ondoren, irudikatutakoa beste pintura batzuetarako ere erabiltzen zen.[2]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru objektuak taula baten gainean jarrita daude, ezkerretik argi handia dute, eta hondo ilun baten gainean nabarmentzen dira, konposizioari aldi berean aire erreala eta espiritualizatua emanez. Ikuslea goian kokatuko balitz bezala dago eginda perspektiba, eta horrek sakontasun-sentsazioa areagotzen du. Margolariak hiru objektuen ukimen-ezaugarriak birsortzen erakusten du bere maisutasuna. Zeramikazko katilutxoak bere porositatea islatzen du metalezko plateraren hondoan eta ertzean. Lorea fintasun handiz margotuta dago eta bere petaloak ere, oso kolore arrosa zurbilekoak, erretiluaren ertz leunean islatzen dira.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://arte.laguia2000.com/pintura/taza-con-agua-y-rosa-en-un-plato-de-plata-de-zurbaran
- ↑ Delenda, Odile (2009): Francisco de Zurbarán, Catálogo Razonado y Crítico. Madril: Fundación de Apoyo a la Historia del Arte Hispánico. ISBN 978-84-937260-2-7.
- ↑ Ibidem, Delenda (2009)