Kedarbe

Koordenatuak: 43°01′05″N 1°35′06″W / 43.018°N 1.585°W / 43.018; -1.585
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kedarbe
Datu orokorrak
Garaiera1.162
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′05″N 1°35′06″W / 43.018°N 1.585°W / 43.018; -1.585
MendikateaSaioako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Kedarbe, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]

Saioa eta Xuriain erraldoietatik hurbil, baina haien ospetik urrun, Anueko Oihaneko mendiek itzal, lasaitasun eta bake eremu zabal bat osatzen dute.

Garaiera dezentekoak izan arren (askok 1100 metro baino gehiagokoak dira), profil leunekoak dira, eta pagoek panoramika zabalak eragozten dituzte, eta horrek mendizale gehienak uxatzen ditu.

Nolanahi ere, gozagarria da bide eta pistetan barrena oinez zein bizikletaz ibiltzea, uneoro pagadiaren babesean, erreka ugarien xuxurla entzuten eta orbelaren karraska boten azpian sentitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Kedarbe (Mendikat)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]