Keler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:58, 11 maiatza 2015

Keler Juan eta Teodoro Kutz alemaniar anaiek Donostian 1890. urtean sortutako enpresa garagardogilea da. Antiguo auzoan eraiki zuten El Leon fabrika.

1982an, Donostiatik Aranora (Nafarroa) eraman zuten fabrika. 1993an, Cruzcampok erosi zuen Keler. Gero Guinness etxearen eskuetan egon zen. Eta 1999an, Aranoko lantegia Heineken taldearen menpe geratu zen. Keler marka Damm etxeari saldu zion orduan Heinekenek, eta Nafarroan egiteari utzi zioten. Madrilen eta Katalunian egiten dute ordutik Keler.[1] Hala ere, bere burua Euskal Herriko garagardo gisa agertzen du, eta Euskal Herriko hainbat futbol talderen babesle da, bereziki Realarena.

Kelerrek bi garagardo marka eskaintzen ditu:

Erreferentziak

  1. Idoia ETXEBERRIA: «Lehoiaren azken pausoak», 2009-03-22.

Kanpo loturak