Kheti VII.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kheti VII.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXI. mendea
HeriotzaK.a. 2160(e)ko hamarkada ( urte)
Familia
AitaKheti VI.a
LeinuaEgiptoko X. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Meribra Kheti edo Kheti VII.a, Egiptoko X. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 2060 inguruan gobernatu zuena, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaian.

Herakleopolis Magnatik gobernatzen zuen, baina herrialdearen zati bat baino ez zuen kontrolatzen, eta egoitza Tebasen zuten Egiptoko XI. dinastia etsaiko agintariei aurre egin behar izan zien.

Kheti VI.aren balizko semea eta Merykara faraoiaren aita, papiroan idazkera hieratikoz idatzitako Pretzeptuak jaso zituena: Khetiren irakaskuntzak bere seme Merikararentzat. Pretzeptu hauetan, nobleziarekin nola jokatu erakusten dio. Gizarte krisiaren deskribapen baten ondoren, lehen tarteko aroan gertatu zena, gobernariak, ordena berrezartzeko eta monarkiaren loria galdua berreskuratzeko moduak azaltzen ditu. Pretzeptoak, literatura moralista deritzon garaiaren lehen lorpena izan ziren, alde etiko eta sublimeak, barne eta kanpo politikaren arauen aztertze sotil batekin tartekatuz.

Bere izena ez da Abidoseko Errege Zerrendan agertzen, ezta Saqqarakoan ere. Sexto Julio Afrikanok eta Eusebio Zesareakoak ere ez dute aipatzen. Turineko Errege Kanonean, 5.x erregistroan, bere tronu izena idatzia zuen txatal txiki bat baino ez zen geratu.


Aurrekoa
Kheti VI.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko X. dinastia
Ondorengoa
Merikara