Killiney Hill
Itxura
Killiney Hill | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 153 m |
Prominentzia | 116 m |
Mota | muino |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°15′54″N 6°06′45″W / 53.265132°N 6.11237°W |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Killiney Hill, irlanderaz: Cnoc Chill Iníon Léinín, Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuaren hego-ekialdean dagoen muino bat da, Killiney auzunean. Dublingo badiaren hegoaldean dauden bi muinoetako bat da, bestea Dalkey Hill, bi muinoek Killiney Hill Parkea osatzen duten. 153 metroko garaiera du.
Gailurrean 1742an eraikitako 1740-41eko Irlandako Gosetearen biktimen omenezko obelisko bat dago. Bertatik, egun argi ta eguzkitsuetan Irlandako itsasoaz haratagoko Galesko iparraldeko mendiak ikus daotezke, bestelako eguraldiaz, Dublingo ipar-mendebaldea, Bray lurmuturra eta Wicklow mendiak ere bai.
Iraganean muinoa garaiagoa zen, baina Dún Laoghaire udalerriko portuko kaia eraikitzeko materiala izateko lurra kendu zioten.