Irlandako gaelera

Wikipedia(e)tik
Irlandera» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Irlandako gaelerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Gaelera (argipena).
Irlandako gaelera, Irlandako gaelikoa, irlandera
Gaeilge
Non mintzatzen den: Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda 
Eskualdea: Gaeltacht
Hiztunak: Zenbatespena: 380.000 dira ondo hitz egiteko gai. 130.000k dute lehen hizkuntza. 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Goidelikoa
    Irlandako gaelera, Irlandako gaelikoa, irlandera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Irlandako Errepublika eta Europako Batasuna
Erakunde araugilea: Foras na Gaeilge
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ga
ISO 639-2: gle
ISO 639-3: gle

 

Gaeltachtai le hainmneacha2.svg
Berdez Gaeltacht edo irlandera hitz egiten diren eremuak.
 

Irlandako gaelera,[1] Irlandako gaelikoa[1][2] edo irlandera[2][3] (hizkuntza hartan, Gaeilge) Irlandako jatorrizko hizkuntza da. Indoeuropar hizkuntzen familiaren barruan, gaelera hizkuntzen taldean sailkatuta dago. Historikoki irlandarrek hitz egin dute. Uhartean 130.000 inguru dira Irlandako gaelera lehen hizkuntza dutenak,[4] gehienbat mendebalde urruneko landa giroan; komunitate txikiak ere badira Irlandatik kanpo. Irlandera Irlandako hizkuntza nagusia izan zen, Erdi Aroan ingelesak iritsi arte. 1922an Irlandako Errepublikak (jatorriz Irlandako Estatu Askea deitua) independentzia lortu zuenez geroztik, Irlandako hizkuntza ofiziala da, ingelesarekin batera. 1998an, Ostiral Santuko Akordioaren ondoren, Erresuma Batuaren agintepean dagoen Ipar Irlandako hizkuntza gutxitutzat onartu zuten ofizialki, Ulsterko eskozierarekin batera. 2005eko ekainaren 22an Europar Batasuneko lan hizkuntzetako bat izendatu zuten legez, eta ofizialtasun horren indarraldia 2007ko urtarrilaren 13an hasi zen. 2007ko urtarrilaren 22an, Irlandako Errepublikako ministro zen Noel Treacyk Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluko bilera batean erabili zuen lehendabiziko aldiz.

Komunitate eta Baserri Giroko Gaeltacht Departamentuaren arabera, 2003an 1.500.000 pertsonak hizkuntza horretan mintzatzeko behar adina zekitela ziurtatzen zuten. 2007an, uharteak zituen 4,3 milioi bizilagunetatik % 40,8 ziren gaelera hitz egiteko gai.

Irlandera nagusiki hitz egiten den eskualdeei Gaeltacht edo Gaeltachtaí deritze irlanderaz (pluraleko forma da Gaeltachtaí, eta singularrekoa Gaeltacht). Eskualde horietatik handiena Connemara/Conamaran dago, Galwayko konderrian, Aran uharteak barne.

Herrialdeko eskola publikoetan nahi eta nahi ez eskatzen dute irlanderaz jakitea. Horregatik, irlandar asko nolabaiteko erraztasunez hitz egiteko gai dira. Hala ere, uharte osoko erabateko hizkuntza nagusia ingelesa da. Irlanderaz idatzitako aldizkariak badira, bereziki Gaeltacht eskualdeetan. 1996an, abian jarri zuten Teilifís na Gaeilge (Irlanderazko Telebista, TG4 siglaz ezaguna). Telebista kate hori Radio Telefís Éireann (Irlandar Irrati Telebista, RTÉ siglaz ezaguna) konpainia publikoarena da.

Irlanderaren hizkera edo dialekto nagusiak hiru dira: Ulsterrekoa iparraldean, Munsterrrekoa hegoaldean eta Connachtekoa erdi-mendebaldean. Irlandera zelta hizkuntzen barnean dago sailkaturik.

Hizkuntzaren izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia aldizkariaren Irlanderaren arazo eta erronkak Ipar Irlandan dokumentala ikusgai (ingelesezko audioa eta euskarazko azpitituluak).

Euskaraz, Euskaltzaindiak hiru izen ditu onartuak hizkuntza hartarako: Irlandako gaelera, Irlandako gaelikoa eta irlandera. Irlandan bertan, irlanderaren izen ohikoenak Gaeilge (irlanderaz) eta Irish (ingelesez) dira.

Irlandan, denbora luzez ingelesez Gaelic edo Irish Gaelic deitu izan zaio, Gaelic hitza irlanderazko Gaeilge nahiz Eskoziako gaeliko hizkuntzako Gàidhlig hitzen ingelesezko aldaera baita. Halere, 1921. urtean Irlandako Estatu Askea eratu zenetik, eta bereziki 1949an Irlandako Errepublika aldarrikatu zenean, Gaelic izena mespretxuzko izendapen gisa jo zen, eta herrialde honetako erakunde ofizialek Irish izendapenaren alde egin zuten, batez ere, izendapen honek Irlandako berezko hizkuntza dela ongi zehazten baitu.

Hizkuntzaren egoeraren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo gaelera hiztunen ehunekoak, konderriz konderri; 2007.

1600. urteraino, ingeles hiztunak gutxiengo bat ziren Irlandako uhartean. 1830. urtean milioiren bat gaelera hiztun zeuden, hauek elebakarrak ziren, hau da irlanderaz edo gaeleraz bakarrik hitz egiten zekiten. Aldiz, elebidunak edo bi hizkuntza hitz egiteko gai zirenak (irlandera eta ingelesa) hiru miloi pertsona ziren. 1841. urtean hizkuntzaren gainbehera latza izan zen, irlandera edo gaeleraren hiztun kopurua lau milioietan zegoen, baina Gosete Handia eta Irlandar Emigrazio mugimendu handiaren ondoren, 1851. urterako irlanderaren hiztunen kopurua 1,7 milioietara jeitsi zen. 1881erako 64.167 pertsona besterik ez zeuden elebakarrak edo irlanderaz bakarrik hitz egiten zutenak, 1891. urterako elebakarren kopurua 38.193era jaitsi zen eta 1901erako 20.953 elebakar irlandar zeuden, horietako 12.000 Connacht eskualdean kokatuak zeudelarik.

Gaeleraren edo irlanderaren hiztunak, guztira (elebakar eta elebidun guztiak barne hartuta), 1841an lau milioi ziren; 1851erako, 1,7 milioira gutxitu zuren; 1901ean, 641.142 hiztunera; 1911n, 527.000ra. 1911n irlandarren % 18 zen elebiduna, baina datu hori ez da erabat fidagarria. 1925an irlandarren % 12k esaten zuen gaeleraz hitz egiteko gai zela. 1926an gaeleraren hiztunak 542.511 ziren, hau da, Hego Irlandako biztanleen % 18,3; 1936an, berriz, gaeleraren hiztunak 666.601 ziren.

1956an Gaeltacht edo hizkuntz gune linguistikoen sistema bat ezarri zen irlanderaz edo gaeleraz modu naturalean hitz egiten zen lurraldeetan (Irlandaren mendebaldean gehienbat). Gainera, 25.000 ijitu irlandar ere badaude shelta hitz egiten dutenak (tinkers "latorrilariak" izendapen hau mespretxuzkotzat jotzen da, edota politikoki zuzenagotzat jotzen den travellers "bidaiariak" deitzen zaie), haur irlandera edo gaeleran oinarrituta dagoen ijituen argota, 10.000 pertsona baino gehiagok Britainia Handian eta Estatu Batuetan ere hitz egiten dute.

1981an irlandarren %30a gaeleraz hitz egiteko gai dela kalkulatzen da, 1984an O'Reagain eta O'Gliasain adituek %5ean jartzen zuten benetako kopuru hori (60.000 hiztun, horietatik 10.000 eguneroko hiztunak).

Hizkuntza babesten duten erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderaz idatzitako Dhún na nGall edo (Donegal Konderriko bide seinalea

Irlandak bere hizkuntza zaindu eta babesten dituzten erakundeak ditu. 1943an Comdhala Naisiunta na Gaeilge (Gaeleraren Kontseilu Nazionala) sortu zen, irlandar hizkuntza bultzatzen zuten 17 erakundez osatuta zegoen, diru laguntzen bidez lan egiten zutelarik. Beste erakunde esanguratsu batzuk hauek dira:

  • Conradh na Gaeilge ("Gaeldar Liga" edo "Liga Gaelikoa"), 1893an sortua, erakunde handi eta zaharrena, 200 kide ditu uharte osoan zehar.
  • Gael Scoileanna (Eskola Gaelikoen Elkartea), Gaelscoil deitzen diren lehen eta bigarren mailako hezkuntza gaelera hutsean irakasten duten ikastetxeek osatzen dute.
  • Comhar na Muinteori Ghaelachta (Gaelerazko Irakasleen Elkartea), eraketa korporatibo edo sindikaleko irakasle elkarte bat da.
  • An Combchoiste Reamb Scolaiochta (Eskolaurreko Koordinakunde Batzorde Zentrala) naionrai-ak koordinatzen dituen erakundea da.

Gael Linn, 1953an sortutako erakundea, eraketa ekonomikoa duen elkarte bat da. Kirol apustuen sistema baten bidez lortutako diru laguntzekin, gaelera ikastea bultzatzen du.

1980an Údarás na Gaeltachta ("Gaeltachteko Agintea") erakundea sortu zen, gune irlandar hiztunen garapen industriala bultzatzeko asmoa zuen elkartea. Haren agintepean 4.500 gizabanako, 150 enpresa eta 500 lantegi daude. 1982an hizkuntzaren egoera kaxkarra zela eta Bord na Gaeilge (Gaeleraren Bulegoa) erakundea sortu zen, 1983-1986 urte bitartean hirigunetan irlandar hizkuntza gune bereziak sortzeko ekintza plan bat burutzeko asmoz, honek RTE gaeleraz emisio ordu gehiago, irakasle eta ikasle berrien gaelerazko heziketa eta Dail eta Seanadean gaelerazko hitzaldi gehiago egiteko proposamenak barne hartzen zituelarik. Azken erakunde honek Comdhala Naisiunta na Gaeilge ("Gaeleraren Kontseilu Nazionala") erakundearekin elkarlana egingo zuen Gaeltacht eremuko ekonomia bultzatzearren, bertako biztanleek hizkuntza alde batetara ez uzteko eta kanpora emigratu ez zezaten. Era berean, Irlandako Gobernuko Gaelthachteko Ministerioak (Roin na Gaelthachta) Bord eta Udaras erakundeen arteko harremanak koordinatzen ditu, estatuaren diru laguntzak banatzeko eta erakunde pribatuekin elkarlanean aritzeko. Glor na gael ospakizuna ere bultzatzen da, irlanderaz edo gaeleraz eginiko herri eta auzoen arteko lehiaketa, Euskal Jaien edo Euskal Lore Jokoen antzekoa, auzokidetasuna eta herrikidetasuna bultzatzeko helburuz.

Gaeltacht: gaelera hiztunen lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Gaeltacht

Gaeltacht (Gaeltachtaí pluralez) hitza biztanleriaren gehiengoa irlandera edo gaelera hiztunek osatzen dituzten lurraldeentzako erabiltzen da. Irlandan, The Gaeltacht edo An Ghaeltacht delakoa "ofizialki" irlandera hizkuntz nagusia den eremui ipintzen zaien izena da, hau da, bertakoen ama hizkuntza irlandera denean. Lurralde hauek Irlandako Estatu Askea sortu zen lehendabiziko urteetan izendatuak izan ziren, Berpizkunde Gaelikoaren ondoren, gobernuaren irlandar hizkuntzaren berrezartze politika moduan.

Lurralde hauek oso txikiak dira uharte osoaren azalera totalarekin parekatuz, ofizialki 1950. hamarkadan zehaztu ziren eta aldakuntza gutxi pairatu dituzte, nahiz eta ordudanik gaeleraren hiztun kopurua zeozer jeitsi izan. Teorikoki Gaeltacht eremu diren askotan gaelera hiztunen kopurua gutxiengo batena da.

Gaur egungo Gaeltacht eremuetako biztanleria 85.000 pertsonetakoa da gutxi gorabehera, hiztun kontzentrazio handienak sartalde edo mendebaldeko konderrietan ematen da, batez ere, Donegal, Mayo, Galway, Kerry eta Cork-en. Bi hiztun ereme txiki ere badaude Meath-en, ekialdean, eta Waterford-en, hegoaldean. Meath-eko Gaeltacht-aren egoera bitxia arrazoi honegatik da: 1930. hamarkadan Irlandar Gobernuak etxe bat eta 22 akre lur eskainia zizkien Connemara eta Mayoko 41 familiei bere jatorrizko lurren ordez. Meath-eko eremu hau 1967. urterarte ez zen Gaeltacht bat bezala izendatu.

Minister for Community, Rural & Gaeltacht Affairs delakoaren agintepean dagoen Department of Community, Rural & Gaeltacht Affairs-ek Gaeltacht-en inguruko irlandar politikaz arduratzen da eta Údarás na Gaeltachta (gaelera arautzen duren erakundea) eta beste erakundeen lana gainbegiratzen du.

RTÉren Raidió na Gaeltachta gaelerazko irratiak emititzen du Gaeltacht lurraldeentzat eta orokorrean entzule irlandar hiztunen guztientzat. TG4 irlandar telebista kateak gaeleraren erabilera bultzatzen du, bere egoitza Galwayko konderrian du.

2005. urteko martxoan, Irlandako Gaeltacht-eko Ministraria den Éamon Ó Cuív-ek Gaeltacht eremuetako trafiko seinaleak gaelera hutsean ezarriko zituztelaren aurre-iragarpena egin zuen. Irlandan, Gaeltacht eremukoak ez diren udalerrien inguruko seinaleak (norabidekoak, ongietorrikoak…) elebidunak dira, ingelesezko izena hizki handiz dutelarik, eta honen gainekaldean irlanderazko izena dute txikiz eta kurtsibaz. Gaeltacht-eko eremuko udalerrietan berriz seinaleak irlandera hutsean daude.

Irlandak Europar Batasuneko Estatuekin hainbat negoziaketa izan ondoren, irlandera edo gaelera Batasuneko hizkuntza ofizialetako bat izan zedin lortu du. Ofizialtasun hau 2007ko urtarrilaren 1an sartu zen idarrean, baina derogazio batekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandera Erdialdeko Irlanderatik dator (Erdi Aroan hitz egiten zena). Honen aurretik Irlandera Zaharra (VI. eta X. mendeen artean) eta Aitzinirlandera (IV. eta VII. edo VIII. mendeen artean) erabiltzen ziren.

Erdialdeko Irlandera hiru hizkuntzatan banatu zen: Aipatu Irlandera, Eskoziako Gaelera eta Manxera.

Irlanderaren historia garaikideko zenbait datu:

Irlandera hizkuntzaren egoera 1871. urtean. Gorriz, jandearen gehiengoak irlanderaz hitz egiten zen lurraldea (gaur egungo Gaeltacht delakoa) eta zuriz ia osoki edo osoki ingelesez hitz egiten zen lurraldea.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderak dialekto ezberdin asko dauzka. Halere, nagusiki, hiru gune dialektiko nagusi ezberdindu ditzazkegu, hauek Munster, Connacht eta Ulster lurraldeekin bat egiten dute gutxi gorabehera.

Munsterreko dialektoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munsterreko dialektoa Kerry, Muskerry, Clear Lurmuturrean eta Cork konderriaren mendebaldean hitz egiten da, baita Dungarvaneko zati txiki batean ere, Waterford-eko konderrian. Dialekto honen azpibanaketa nagusia Decies-eko irlandera (Waterford hitz egiten dena) eta gainontzekoen artean dago.

Munsterreko irlanderaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  1. Bukaera pertsonalen erabilera izenordeen ordez, honela euskarazko "nik egin behar", Munsterren caithfead da, eta beste dialekto batzuetan caithfidh mé erabiltzea nahiago dute (irlanderako euskaraz "ni" da). Euskarazko "ni nintzen eta zu zinen", irlanderaz Bhíos agus bhís da Munsterren eta Bhí mé agus bhí tú beste dialekto batzutean.
  2. Sudurkariak eta ll-aren bitartez, zenbait bokal laburtu egiten dira eta beste batzuk diptongo bilakatu.
  3. Esaldia kopulatibo moduan osatzen da aldi askotan is ea-arekin.

Connachteko dialektoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connachteko dialekto garrantzitsuena Connemara/Conamara eta Aran uharteetakoa da. Zenbait ezaugarritan, dialekto hau Connachteko beste dialektoetatik oso ezberdina da. Connachteko dialekto asko XIX. mendean desagertu zirela kontutan hartu behar da. Honela, Connemarako irlandera Connachteko irlandar dialekto orokortzat hartzen da, nahiz eta hau garai batean Connachten zeuden askotariko bat besterik ez izan. Ohikoa zen Connachteko dialektoaren antzekogoa da Galway eta Mayoko mugan hitz egiten den dialektoa, nahiz eta gaur egun desagertzeko arrisku handian egon. Tourmakeadyko irlandera, Mayo hegoaldekoa eta Joyceen Herrialdekoa (hiruak Galway eta Mayoren artean) izan ohi dira erdi aroko irlanderaren gaur egun bizirik dirauten dialekto antzekoenak bezala hartuak. Mayoren iparraldeko dialektoak ere Erris eta Achill uhartean, gramatikalki eta morfologikoki Connachteko dialektoak bezala hartu daitezke, nahiz eta Ulsterreko irlanderarekin lotura lexikala ere eduki, Ulsterretik ingelesek bota eta Connachten bizitzen jarri zituzten ulstertar gaeleradun immigrante ugariei esker.

Connemarako irlandera oso ospetsua da ikasleen artean, batez ere Mícheál Ó Siadhailen auto-ikasketa gidei esker. Halere, baditu zenbait elementu molde ofizialetik hat geratzen direnak, zehazki -achan amaitzen diren aditzen izenak, adibidez lagachan aditzareb erabilera lagú aditzaren ordez, euskaraz "ahuldura" esanahi du. Molderik gabeko ahoskera du, bokal luzeez eta bukaera oso motzez, honek Connemarako irlanderari ezaugarri berezi bat ematen diolarik.

Dialekto honen ezaugarri ezberdina bh hizkiaren w ahoskeran dago, beste dialektoetako v beharrean, herrialdeko beste leku batzuetan bezala. Adibidez, Ní raibh hitzak "Ni raow" bezala ahozkatzen diraen Connachten eta "Ni rev" gainontzeko lurraldeetan. Gainera, Connachteko hiztunek "nós" izenordea jartzen dute aditzaren ondoren, aditza berarekin batera jarri ordez. Adibidez, "Bhí muid" euskaraz "Gu gara", ohikoa den Bhíomar beharrean. Irlanderazko edozein eskoletan irakasten diren esaldi osaketak baina errazagoa da Connemarako dialektokoa "Gu" modua erabiltzerako garaian.

Connachteko irlandera da Irlandako dialekto guztietan hedatuena, irlanderaren hiztunen gehiengoa handik baidator.

Ulstergo dialektoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Ulstergo dialektorik garrantzitsuena Rosses eskualdekoa da, Séamus Ó Grianna eta Seosamh Mac Grianna bezalako idazleek asko erabiltzen dutelarik. Funtsean Gweedorekoaren berdina da, azken eskualde hau Enya abeslaria eta Clannad taldearen sorlekua delarik.

Ulstergo dialektoa gainontzeko Irlandako Errepublikako dialektoetatik oso ezberdina da eta Eskoziako gaelerarekin antzekotasun nabariak ditu. Berezko hitzak ditu bai eta esanahien lits ugari ere. Horregatik Ipar Irlandako irlanderaren dialektoen gainbehera dela eta, Ulstergo dialektoa Eskoziako gaelera eta hego eta mendebaldeko dialektoen zubi gisako dialekto gisa hartzea neurriz gainekoa izango litzateke. Izan ere Eskoziako gaelerak Ulstergo dialektoan agertzen ez diren ñabardura asko baiditu, aldiz ñabardura hauek Munstergo dialektoan agertzen direlarik.

Ulstergo ezaugarri oso nabari bat cha(n) ezezko partikularen erabilera da, aldiz Munster eta Connaughten erabiltzen delarik. Era berean Ulstergo cha(n) partikulak, Eskoziako gaeleran hain ohikoa, ekialdeko dialektoen partikula ordezkatzen du (aldiz Ipar Irlandako desagertuak dauden dialektoek partikulua erabili ohi zuten). Praktikan dirudienez cha(n) partikula baieztatze bati erantzuteko, ezezko baieztatze bat berretsitzeko (Níl aon mhaith ann - Chan fhuil, leoga = "Ez da ona" - "Ziur ez dela ona") edota baieztatze bat ukatzeko erabili ohi da (Tá sé go maith - Chan fhuil! = "Ona da" - "Ez, ez da ona!"), aldiz partikula galdera bati erantzuteko erabili ohi da (An bhfuil aon mhaith ann? - Níl = "Ona al da?" - "Ez").

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenorde pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantiboak edo Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mise Éire - Irlanderaz

Mise Éire - sine me ná an Chailleach Béarra.
Mór mo Ghlóir - mé do rug Cú Chulainn cróga.
Mór mo náire - mo chlan féin do dhíol a máthair.
Mise Éire - uaigní me ná an Chailleach Béarra.

Irlanda Naiz - Euskaraz

Irlanda naiz – Bearako Atsoa baino zaharragoa naiz.
Handia da nire Loria – Cúchulainn handiari titia eman nion.
Handia da nire lotsa – neure semeek ama saldu dute.
Irlanda naiz – Bearako Atsoa baino bakartiago nago.

Esaera zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 .
  2. a b   38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 .
  3. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  4. Keith Brown, argitaratzailea (2005): Encyclopedia of Language and Linguistics (2. argitaraldia). Elsevier. ISBN 0-08-044299-4

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandako gaelera Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Irlanda
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.