Kilmacduagh monasterioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kilmacduagh monasterioa
Kilmacduagh Abbey.jpg
Kilmacduagh monasterioaren aztarnak
Udalerria Gort
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Lurraldea Galwayko konderria
Koordenatuak 53°2′58″N 8°53′15″W / 53.04944°N 8.88750°W / 53.04944; -8.88750Koordenatuak: 53°2′58″N 8°53′15″W / 53.04944°N 8.88750°W / 53.04944; -8.88750
Garaia VII mendea
Kilmacduagh monasterioa non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Kilmacduagh monasterioa

Kilmacduagh monasterioa (ingelesez Kilmacduagh monastery, irlanderaz Cill Mhic Dhuach), Irlandako Galwayko konderrian dagoen monasterioa da, Gort herritik 5 bat kilometrora.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Cill Mhic Dhuach izenak "Duagh-en semearen eliza" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duaghen semea zen San Colmanek sortu zuen monasterioa VII. mendean. Kondairak dio The Burren aldean osteratxo bat egiten ari zela gerrikoa erori zitzaiola, eta hau seinaletzat hartuta, bertan eliza bat egitea otu zitzaiola. Eliza eraiki ahal izateko bere lehengusua zen Guaire Aidne mac Colmáin Connachteko erregeak eman zion lurra.

XI. mendean dorre irlandarra gehitu zitzaion. 30 metrotako altuera du eta ate bakarra lurretik zazpi metrotara kokaturik dago. Gaur egun dorrea okerturik dago. Halako garrantzia zeukan XII menderako Kilmacduagheko elizbarrutia sortu zela. XIII mendean ordea eraso ugari izan zituen eta sarritan arpilatu zuten.

Dorrearen ondoan Teampall elizaren aztarnak eta hilerria daude.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kilmacduagh monasterioa Aldatu lotura Wikidatan