Kimera (arkitektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kimera bat Waiblingen hirian, Alemanian

Arkitekturan, kimera deritzo apaingarritzat erabiltzen den edozein eskultura fantastiko, mitiko edo groteskori. Askotan, pizti fantastikoen irudiak izaten dira. Batzuetan, gargola ere baderitze, baina, adiera hertsian, gargola arte erromanikoaren eta gotikoaren elementu berezi bat da, eskultura gehienetan grotesko bat izaten dena, euri-urak teilatuetatik eramateko zorrotenen edota erretenen ahoetan jartzen dena.

Kimera bat Parisko Notre-Dame katedralean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

gargola

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]