Kitchen sink realism

Wikipedia, Entziklopedia askea
A Taste of Honey antzezlanaren eszena. 1960an, Broadwayko ekoizpena.
A Taste of Honey, 1960.

Kitchen sink realism (euskaraz Sukaldeko harraskaren errealismoa), baita ere British realist tradition, 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1960ko hamarkadaren hasieran antzerkian, artean, eleberrietan, filmetan eta telebistako saioetan garatu zen mugimendu kultural britainiarra da; protagonistak, oro har, gizarte modernoarekin etsituta dauden "gazte haserretuak" (Angry Young Men) bezala deskribatzen dira.[1]

Errealismo sozialeko estilo bat erabili zuen. Alokatutako etxeetan bizi ziren eta denbora librea pub zikinetan edaten ematen zuten langile britainiarren egoerak irudikatzen zituen. Estilo horrek arazo sozial eta politiko polemikoak aztertzen zituen, abortutik hasiz etxebizitzaren faltaraino. Estiloa gogorra eta errealista zen, aurreko belaunaldiko "ondo egindako lanak" ("well-made plays") deiturikoen ihesbidearekin erabeteko kontrastean.

Kitchen sink realism estiloa erabiltzen duten filmak, antzezlanak eta eleberriak sarritan Ingalaterrako iparraldeko industrialde pobreenetan kokatzen dira, eta inguru horietan entzuten diren azentuak eta jargoiak erabiltzen dituzte.

It Always Rains on Sunday (1947) filma generoaren aitzindaria da, eta John Osborneren Look Back in Anger 1956ko antzezlana generoaren lehenbizikotzat jotzen da.

Artean, "Kitchen Sink Eskola" David Sylvester kritikariak erabili zuen hitz bat da, etxeko eszena errealistak erretratatzen zituzten margolariak deskribatzeko.[2]

Kontzeptuaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan, "kitchen sink" terminoa (sukaldeko harraska) John Bratbyren sukaldeko harraska baten irudia aurkezten zuen pintura espresionista batetik dator. Bratbyk sukaldeko eta komuneko gaiekin hainbat margolan egin zituen. Bratbyren pinturek askotan aurpegi etsipenezkoak eta antiestetikoak erakusten zituzten.

"Kitchen sink" estiloko errealismoaren artistek eguneroko objektuak margotu zituzten, hala nola zabor-ontziak eta garagardo botilak. David Sylvester kritikariak 1954an arte ingeles berriaren joerei buruzko artikulu bat idatzi zuen; bere artikulua "The Kitchen Sink" izendatu zuen Bratbyren lanari erreferentzia eginez. Sylvesterrek argudiatu zuen pintore gazteen artean interes berri bat zegoela etxeko eszenetan, bizitzaren hutsaltasuna azpimarratuz.[3] "Kitchen sink" (sukaldeko harraska) estiloarekin lotutako beste artista batzuk Derrick Greaves eta Edward Middleditch dira.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]