Edukira joan

Kixkurre

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kizkurre Goierriko hainbat gazta ekoizleek sortutako marka da. Marka hau museo berezi eta baserrietan aurki daiteke.

Sortzaileen arabera bi ditu helburu nagusiak:

  • Idiazabal gaztaren salmenata areagotu bide berriak urratuz.
  • Artzantzaren funtsa gizarteratu.

Goimen, Artzai Gazta, Goitur eta Lenbur turismo garapen agentzia dira bultzatzaileak. 2007ko martxoaren 9an egin zuten Kixkurre ikur eta filosofiaren aurkezpen ofiziala Idiazabalgo Artzai Gaztaren egoitzan.

Zuri-beltzean marrazturako borobila da, barruan artilea irudikatzen duena. Azpian Kixkurra hitza du, goierritar erara, bukerako -e hizkia urdinez. Azken -e hizkiak ere ileak hartzen duen forma, ahari adar kiribildua ere gogorarazi nahi ditu.

Goimeneko teknikari den Joxe Manuel Zubizarretaren hitzetan: Muinean artzaintza dago, neolitikotik gaurdaino diharduen bizibidea eta bertako arraza den latxa ardia. Honen bereizgarri nabarmenena, izena ematen diona, duen ilea da, eta zehazki honek azaltzen duen laztasuna.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]