Edukira joan

Kometa (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kometa (argipena)».
Kometa
Araba Euskaraz 14
Datuak
JatorriaViana, Nafarroa
Musika motarock
Urteak2012 -
Taldekideak
Andoni Bonafau
Juan Valdelana
Mikel Gurrutxaga
Mattin Saldias

Kometa Vianan sorturiko musika taldea da, 2014an Gaztea maketa lehiaketako entzulearen saria irabazi zuena.

Kometa taldea, Smoking Hill taldearen errautsetatik sortu zen 2012. urtean. Hiru kidez osatuta, Andoni Bonafau (gitarra eta ahotsa), Juan Valdelana (baxua) eta Mikel Gurrutxaga (bateria), proiektu berri bati ekin zioten eta 2012eko Urria eta Azaroa artean, Kometaren lehenengo diska izango zena grabatu eta nahastu zuten Higain estudioan, Haritz Harreguy-ren gidaritzapean.

2013ko Maiatzean plazaratu zuten hau eta hortik aurrera hainbat eta hainbat kontzertu eskeini dituzte Euskal Herri osoan haien diska berria aurkeztuz. 2014an Gaztea maketa lehiaketako ikuslearen saria irabazi zuten Momentuaren zain abestiarekin[1]. 2015 urtean plazaratu zuten bigarren diska, Grabitatea. Diska autoekoiztua izan zen.[2]

2018an laukote bihurtu dira Mattin Saldias gitarrajolea gehitu baitzaie[3] eta El principio del final diska plazaratuko dute martxoaren 16an, taldearen hirugarren lana.

  • Kometa (2013, Hontza)[4]
  • Grabitatea (2015, autoekoiztua)[5]
  • El principio del final (2018, autoekoiztua)[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  2. «Kometa» Musika zuzenean.
  3. a b «Estrenamos en exclusiva el primer single del nuevo álbum de Kometa» www.mondosonoro.com.
  4. Kometa. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  5. Grabitatea. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]