Edukira joan

Viana

Viana
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Vianako bandera
Bandera

Vianako armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Viana
AlkateaMaria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia
(Nafarroako Alderdi Sozialista)
Posta kodea31230
INE kodea31251
Herritarravianar[1]
Geografia
Koordenatuak42°30′54″N 2°22′18″W / 42.5151°N 2.3718°W / 42.5151; -2.3718
Azalera78,62 km²
Garaiera469 metro
Distantzia81 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria4.441 (2025:  28)
alt_left 2.182 (%48,9) (%51,1) 2.277 alt_right
Dentsitatea46,57 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[2]%  (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.viana.es

Viana[4] ([biana]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko hiri historiko eta monumental bat da, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean kokatua, Lizarrerriaren mendebaldeko muturrean. Mugakide ditu Araba eta Errioxa.

1219koa du fundazio data, Nafarroako Antso VII.a erregeak berreraiki eta forua edo Arranoaren Erregalia eman zionekoa. Prospekzio arkeologikoek historiaurreko eta historiako berrogeita hamarren bat aztarnategi azaleratu dituzte, eta horrek erakusten digu inguruko eremurik aberatsenetakoa dela arkeologia alorrean.

Iruñetik 81 kilometrora eta Logroñotik 9 kilometrora dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vianak Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria). Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm artekoak dira (herrigunean 500mm jausten ez diren arren, iparraldeko gunerik menditsuenetan 1.000mm ere jaus daitezke). Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 egun bitartekoak dira.


Vianako Las Cañas aintzira Ramsar hitzarmenaren barruan dago, garrantzi handiko ingurua izanik bai landarediari baita ere hegaztien aberastasunari esker.

Nekazaritzak eragin zuzena izan du jatorrizko landaredi eta basoen galtzean eta gaur egun ez da jatorrizko artedietatik ezer geratzen.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa arkeologikoek berrogeita hamarren bat aztarnategi prehistoriko eta historiko (tartean La Custodia) azaleratu dituzte, ingurukoen artean lurrik aberatsenetakoa dela berretsiz. Azken aurkikuntza Longarreko hipogeoa edo lurpeko hilobia da, Vianaren mugartearen iparraldean kokatua, orain dela 4.000 mila urte ingurukoa eta bere gisakoen artean Nafarroa osoko bitxien eta garrantzitsuentzat jotzen dutena.[5]

Vianako lurrak, Nafarroaren mendebaldean kokatuak, 1219an sartu zen lehenbizikoz historiografia ofizialean, Antso VII.a Azkarrak hirigune nagusia izanen zuena berreraiki eta birpopularazi zuenean.

San Felizes ataria.

1219ko Vianaren berreraikitze eta birpopulatzean, defentsa izan zen arrazoi nagusia: Nafarroako muga indartzeko gotorleku bat eraikitzea, Logroñoren —Gaztelako hiri handienaren— aurrean. Horretarako, inguruko herrixketako biztanleak bereganatu zituen, Arranoaren Forua delakoaren bitartez. Gainera, hiri berriak bere muinotik ikusbidean zuen garai hartako bide kultural, ekonomiko eta politiko nagusia: Done Jakue bideko edo Frantses bidea deritzon adarra.

Gaztelu batez, harresiaz eta bi elizaz hornitu zuten Viana. Erromatarren kanpamentu mitikoetatik ikasitako hirigintza-ereduen arabera eraikia izan zen hiriak, Erdi Aroan, setio eta gatazka ugari jasan zituen, eta Gaztelaren menpe geratu zen tarte laburretan. Garai horretatik du «txit noblea eta txit leiala» titulua.

Ingalaterrako erregeak Galesko Printzerriarekin, Frantziakoak Delfinerriarekin eta Gaztelakoak Asturiasko Printzerriarekin egin zuten bezala, Nafarroakoak, Karlos III.a Nobleak, 1423ko urtarrilaren 20an Vianako Printzerria eratu zuen, nafar tronuko oinordeko guztiek titulu horren jabe izan zitezen.

Hiru urte zituela, 1424eko abuztuan, bere ama doña Blancaren besoetan, Karlos printzeak Lizarrako merindadeko mendebaldean kokatutako bere hamahiru hiri eta gazteluen jabetza hartu zuen (besteak beste Guardia,gaurko Arabako Errioxan dena, eta San Vicente de la Sonsierra, “picao” direlakoengatik ezaguna den Errioxako hiria).

Bere bizitza osoa, etengabeko borrokan eman zuen. Nafarroako Erreinuko gobernadore, Kataluniako gobernadore nagusi, bere aldekoak ziren beaumontarrek errege aldarrikatua, Bartzelonan hil zen 1461ean. Katalanek kanonizatu nahi izan zuten. Pobleteko monasterioan lurperatua da. Historialari batzuek diotenez, Margarita Colón andrearekin Mallorcan izan zituen amodio-harremanetatik sortu zen Amerikaren aurkitzailea.

Haren deitura italierazkoaz ezagutzen dugu, baina Aragoi eta Valentziako Borgiatarretakoa zen eta haren aita Alejandro VI.ak elizgizon karrera egitera bultzatu zuen.

1492an Iruñeko apezpiku zela, anaia baten heriotzak norabidea aldarazi zion eta Aita Santuaren armadako kapitain buru izatera ailegatu zen. Ondoren, Fernando Katolikoak Gaztelara ekartzea agindu zuen. Ihes eginik, 1506an iritsi zen Iruñera. Handik laster, bere koinatua zen Juan Labritekoak nafar armaden kapitain nagusi izendaturik, Vianako gaztelua setiatu zuen, eta 1507ko martxoaren 12an hil zuten. Santa Mariako aldarean zegoen hilobi eder bat bazen haren oroimenean, eta hortik hartu zuen 1523an Johanes de Bargota aipatzen zuen Antonio de Guevarak bere hilartitza. Elizatik atera eta 1953 arte ez zuten itzuli bere harmailadira.

1965ean busto bat dedikatu zitzaion -Orduna eskultore erronkariarrarena- Sor Simona Oroz edo San Frantzisko Plazan. Gaurko vianarrek busto horri maglia rosa edo maillot horia paratzen zioten Miguel Indurainek proba horietakoren bat irabazten zuenean.

San Pedro elizaren erorkinak

Vianak hiri titulua Nafarroako Felipe VI.ari (Espainiako IV.ari) erosi zion. Nafarroako bederatzi hirietako bat da. Gaztelua eta Soto Galindoko lurrak eskuratu zituen, gaur egun duen herri lurrik handiena.

Pizkundean eta Barrokoan Vianak harresia eskuratuko du "Erregearena zen-, kale gehiago egin, atariak erantsi, elizak zabaldu, eraikiko ditu etxeak, plazak, udaletxea, zezenetarako balkoiak, iturriak, Frantziskotarren komentua eta Ebroren ertzean Recajoko errota. 1592an Enrique ? humanista eta soldaduak herri honetatik igarotzean hauxe adierazi zuen: "Bada Eskualdean ogi ugari eta ardo on eta merkea franko, Vianako ardandegia Nafarroako Erresuma osoa ardoz hornitzeko gai da behar izanez gero, eta hemen Gaztelan baino merkeagoa da dena".

Aipamen honen ildotik, 1752an, Caracasko Gipuzkoar Konpainiak uxual edo pattar destilategi bat eraiki zuen. Iruñean 1665ean, goian aipatutako erregearen hileta zela medio antolatutako lehiaketan Francisco Alesónek, Vianako seme zen jesuita historialari prestuak, irabazi zuen saria euskarazko poema batekin.

Sakontzeko, irakurri: «Vianako gudua»

XIX. mendea Iruñea-Logroño Errepidearen eraikuntzarekin hasi zen. Handik pixka batera San Pedro eliza kuartel nagusitzat hartu zuten frantsesek. Gudaroste kantonatuentzat eta pasadizokoentzat –frantsesak, ingelesak, portugesak, gerrillak, Minaren Nafarroako Dibisioa- eman behar ziren razioek orube eta herri-lurrak saldu beharra ekarri zuten. 1834ean Tomas Zumalakarregi gipuzkoarrak "Alberguería" deritzan lautadan –hiriaren hegoaldean- estreinatu zuen bere lantza luzeko zalditeria. Done Jakue bideko leku hori izango zen 1875ean karlista eta liberalen arteko preso trukaketarik handienaren gertaleku. Bien bitartean San Pedro eliza erori eta Recajoko lursail handia saldu beharra izan zen. Mende bukaeran urtegia egin zen, udal abere-saila eskuratu, Foruen iturrira ura ekarri, eta 1897ko azaroaren 24an herrira argi-indarra iritsiko da. Gutxigatik ez zuen argi-indarra ikusi Francisco Navarro Villoslada vianarrak, bi urte lehenago hil baitzen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuaren idazlea eta Nafarroako Euskara Elkargoko kide zena.

Lehenbiziko urteetan emigrazio handia nabari da, filoxera izurriteak eta ia etengabeko lehorteek eraginik. 1908an "Gremio de Obreros y Asociados" delakoa sortu zen, kutsu katolikokoa; 1919an jornalarien artean lur-sailak banatzen hasten dira; Errepublika iristerako kanilako ura bazen etxe guztietan; Autonomia-Estatutuei dagokienean, berriz, udalak, gehien bat tradizionalista, hiriburutik emandako agindu eta gorabeherei loturik ibiliko da. 1940-1950eko hamarkadaren azkenean ardo eta oliogintzako kooperatiba sortu zen, eta Salobreko bigarren urtegia bukatu.

1960an 2.513 biztanleetatik askorentzat ezinbestekoa zen emigrazioari hesia jarri zitzaion Nafarroako Sustapen Programaren bitartez, hiriari Poligonoa eman baitzion. Ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik munta handiko gertaera izan zen. Ur bilketa berria, Zaharren Egoitza, Jubilatuen Etxea, Santa Mariaren garbiketa, Kultur Etxea, Kiroldegia, Eskualdeko Osasun Etxea, Egoitza handitzea, erromesen etxea laster, eta abar: horiek guztiek egiten dute Viana itxaropenez betetako hiria.

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Vianako kultura ondasunak»
Longarreko hipogeoa.

Arkitektonikoki aberatsa da hiriaren ondasuna. Hona hemen eraikin nagusiak:

Aztarnategiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio-ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Codés Azuelo izeneko parke eolikoa dago. Instalatutako potentzia 43,20 megawatt da, eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Gaur egun Viana da Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa "Errioxa Baxua" azpieskualdean.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 13.637 euro-koa zen[8], eta etxegune bakoitzeko 34.230 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 20.008 euro zen. Errenta gordina 16.957 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 54,6[9]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 25,8), beste diru-sarrerak (% 13,3), langabezia-prestazioak (% 1,7), beste prestazioak (% 4,6).

55%
26%
13%
Soldata · % 54,6Pentsioak · % 25,8Langabezia · % 1,7Beste prestazioak · % 4,6Beste sarrerak · % 13,3
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[10][oh 1]. Udalerrian indizea 31,8 da, probintziakoaren (30,9; Nafarroa Garaiko mapa) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 3,1 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroa Garaiko mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) gainetik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Viana udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 2.043 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 55,3; gainerako % 44,7 inaktibo zeuden (erretiratuak % 55,5, beste inaktiboak % 31,4 eta ikasleak % 13,1).[11] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 11,2 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 56,1 zen eta emakumezkoena % 54,5; langabezia-tasa, aldiz, % 6,4 eta % 16,2 zen, hurrenez hurren.[11]

Okupatuen kopurua 1.752 zen 2023ean, 2021eko 1.697etik gora.[12] Emakumeek okupatuen % 46,5 osatzen dute, eta gizonek % 53,5.

1.752okupatu, 2023+% 3,2 2021etik
% 46,5emakumeak okupatuen artean
% 55,3jarduera-tasa, 2024 mapa
% 11,2langabezia-tasa, 2024 mapa
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024) Nafarroa Garaiko mapa
% 49,1
% 24,8
% 14,0
Okupatuak · % 49,1Langabeak · % 6,2Ikasleak · % 5,9Erretiratuak · % 24,8Beste inaktiboak · % 14,0
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Viana, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak1.814% 49,1977% 52,5837% 45,7
Langabeak229% 6,267% 3,6162% 8,8
Inaktiboak1.651% 44,7817% 43,9834% 45,5
Guztira3.694% 100,01.861% 100,01.833% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 57,1), industria (% 31,4), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 6,2) eta eraikuntza (% 5,3).[12] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 30,6), ondoren merkataritza (% 12,0) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 8,1) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroa Garaiko mapa
% 31,4
% 57,1
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 6,2Industria · % 31,4Eraikuntza · % 5,3Zerbitzuak · % 57,1
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 30,6
Merkataritza
% 12,0
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 8,1
Hezkuntza
% 6,4
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 6,2
Administrazio publikoa
% 5,8
Ostalaritza
% 5,7
Eraikuntza
% 5,3
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Garraioa eta biltegiratzea
% 4,5
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 3,8
Jarduera profesionalak
% 3,3
Beste zerbitzu batzuk
% 1,9
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 1,9
Informazioa eta komunikazioak
% 1,3
Etxeetako jarduerak
% 1,1
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 0,9
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,5
Higiezinen jarduerak
% 0,3
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,2
Erauzketa-industriak
% 0,2
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,1

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 54,6; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 26,9), eta oinarrizko okupazioak % 15,1.[13] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 55,5 eta emakumeen % 53,6).

% 26,9
% 54,6
% 15,1
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 26,9Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 54,6Oinarrizko okupazioak · % 15,1Ez dago jasota · % 3,4
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Viana, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak471% 26,9211% 22,5260% 31,9
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak957% 54,6521% 55,5436% 53,6
Oinarrizko okupazioak264% 15,1167% 17,897% 11,9
Ez dago jasota60% 3,439% 4,221% 2,6
Guztira1.752% 100,0938% 100,0814% 100,0

Okupatuen % 82,5 besteren konturako langileak dira, eta % 17,5 norberaren konturakoak.[14]

% 13,6
% 69,9
% 12,7
Norberaren kontura, langileak dituena · % 3,8Norberaren kontura, langilerik gabe · % 13,6Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 69,9Besteren kontura, aldi baterakoa · % 12,7
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Viana, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura306% 17,5173% 18,4133% 16,3
Besteren kontura1.446% 82,5765% 81,6681% 83,7
Guztira1.752% 100,0938% 100,0814% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 83,2 estatuan jaio zen, eta % 16,8 atzerrian.[11] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 51,6 okupatuak dira, % 35,7 erretiratuak, % 5,2 ikasleak, % 3,8 langabeak eta % 3,8 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 49,2 okupatuak dira, % 34,3 bestelako inaktiboak, % 7,8 langabeak eta % 6,9 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 47,3 okupatuak dira, % 23,1 erretiratuak, % 17,5 bestelako inaktiboak, % 6,1 langabeak eta % 6,0 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 34,8 okupatuak dira, % 33,1 bestelako inaktiboak, % 22,4 langabeak, % 7,2 ikasleak eta % 2,4 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 51,6
Okupatuak
% 49,2
% 3,8
Langabeak
% 7,8
% 5,2
Ikasleak
% 6,9
% 35,7
Erretiratuak
% 1,9
% 3,8
Beste inakt.
% 34,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 47,3
Okupatuak
% 34,8
% 6,1
Langabeak
% 22,4
% 6,0
Ikasleak
% 7,2
% 23,1
Erretiratuak
% 2,4
% 17,5
Beste inakt.
% 33,1
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 85,2 estatuan jaio zen, eta % 14,8 atzerrian.[13] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 57,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 24,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 14,0 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 47,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 36,7 oinarrizko okupazioetakoak eta % 10,8 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 53,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 34,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 8,8 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 52,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 33,7 oinarrizko okupazioetakoak eta % 10,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 24,9
Goi eta erdi maila
% 10,8
% 57,2
Langile kualifikatuak
% 47,5
% 14,0
Oinarrizko okup.
% 36,7
% 4,0
Ez dago jasota
% 5,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 34,9
Goi eta erdi maila
% 10,9
% 53,7
Langile kualifikatuak
% 52,5
% 8,8
Oinarrizko okup.
% 33,7
% 2,5
Ez dago jasota
% 3,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[15] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 43,5 zerbitzuetan ari dira, % 41,8 industrian, % 8,3 eraikuntzan eta % 6,4 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 35,4 industrian ari dira, % 27,8 zerbitzuetan, % 26,6 nekazaritzan eta % 10,1 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 74,8 zerbitzuetan ari dira, % 21,7 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 84,2 zerbitzuetan ari dira, % 13,9 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 6,4
Nekazaritza
% 26,6
% 41,8
Industria
% 35,4
% 8,3
Eraikuntza
% 10,1
% 43,5
Zerbitzuak
% 27,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 2,0
Nekazaritza
% 2,0
% 21,7
Industria
% 13,9
% 1,5
Eraikuntza
% 0,0
% 74,8
Zerbitzuak
% 84,2
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 264 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 4.333 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[16][oh 2]. Udalerriaren azalera 78,6 km² denez, NAE lurraldearen % 55,1 da[17]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 52,8 lur goldagarria (2.290 ha, 144 ustiategitan), % 39,3 arbolak (1.703 ha, 254 ustiategitan), % 7,8 larre iraunkorrak (338 ha, 6 ustiategitan), berotegiak edo babes garai irisgarriak (1,5 ha, ustiategi batean) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,52 ha, 17 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
55%
45%
NAE · 4.333 ha (% 55,1)Gainerako azalera · 3.529 ha (% 44,9)
NAE, lur-erabileraren arabera
53%
39%
Lur goldagarria · 2.290 ha (% 52,8)Larre iraunkorrak · 338 ha (% 7,8)Arbolak · 1.703 ha (% 39,3)Baratzeak · 0,52 ha (< % 0,1)Berotegiak · 1,5 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 985 ardi eta ahuntz zeuden[18][oh 4].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 2.683 gidari zeuden erroldatuta: 1.587 gizon (% 59,2) eta 1.096 emakume (% 40,8)[19]. Biztanleen % 60,2 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 3.869 ibilgailuk osatzen zuten: 2.417 turismo, 336 kamioi, 307 furgoneta, 282 motozikleta eta 187 ziklomotor[19]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 542 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 13,6 urtekoa zen; turismoen % 7,6k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 12k 25 urte baino gehiago[19]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 60,4 diesel zen eta % 38,3 gasolinazko; 38 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 5,1k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 33,4k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
31%
31%
33%
0 etiketa · 59 (% 1,6)ECO · 132 (% 3,5)C etiketa · 1.159 (% 30,7)B etiketa · 1.170 (% 30,9)Etiketarik gabe · 1.261 (% 33,4)
Turismoak, adinaren arabera
14%
25%
41%
12%
< 4 urte · 184 (% 7,6)4–8 urte · 340 (% 14,1)8–15 urte · 606 (% 25,1)15–25 urte · 998 (% 41,3)≥ 25 urte · 289 (% 12)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

XX. mendean zehar Vianak ez zuen gora-behera handirik izan biztanle kopuruari dagokionez. 1950eko hamarkadara arte jaitsiera txikia jasan zuen, baina ondoren berreskuratu egin zuen populazioa eta 3.400 biztanleen bueltan egon zen mendearen bukaera arte. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde esanguratsua izan zuen, ia % 20 biztanle gehiago irabazi baitzituen.

Biztanleriaren tamainaUrtea24002700300033003600390042004500189019201950198020102040VianaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 2.277 gizon, 2.182 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.09
0.18
 
95-99
 
0.73
0.83
 
90-94
 
2.06
1.58
 
85-89
 
2.57
3.29
 
80-84
 
2.93
4.39
 
75-79
 
4.72
5.31
 
70-74
 
4.67
5.97
 
65-69
 
6.55
5.58
 
60-64
 
5.77
7.03
 
55-59
 
5.59
7.91
 
50-54
 
7.84
8.83
 
45-49
 
8.43
8.34
 
40-44
 
7.75
5.67
 
35-39
 
6.00
4.79
 
30-34
 
5.22
4.39
 
25-29
 
4.22
4.52
 
20-24
 
4.72
5.62
 
15-19
 
5.55
6.63
 
10-14
 
5.73
5.18
 
5-9
 
5.18
3.95
 
0-4
 
3.67
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−30−20−10010203040200820112014201720202023VianaHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 31910413−10112−1−594−1511−23−19
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[20] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea43,243,543,844,144,444,7200320072011201520192023VianaBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 43,2743,5943,5943,643,5243,3743,3943,2443,2243,3643,4943,5943,9944,2944,3444,2444,444,444,2344,3544,4244,5844,65
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[21] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 36,5 udalerri berean jaioak ziren[22], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 35,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 18,3 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroa Garaiko mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 36,5Probintzia berean · % 9,3Beste erkidegoa · % 35,8Estatutik kanpo · % 18,3
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 818 biztanleren artean, gehienak Afrikan jaioak dira (% 54,4)[23]. Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Errumania, Kolonbia dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 23,3Europa · % 18Afrika · % 54,4Asia · % 4Ozeania · % 0,2
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 2.438 etxebizitza zeuden: 1.722 (% 70,6) nagusiak eta 716 (% 29,4) ez-nagusiak.[24] Kontsumo elektrikoaren arabera, 332 (% 13,6) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 312 (% 12,8) hutsik zeuden.[25]

2.438etxebizitza
1.722etxegune
312hutsik (% 12,8)

Etxebizitza multzoa Nafarroa Garaiko mapa

1.722
716
Etxebizitza nagusia (1.722)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (716)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Nafarroa Garaiko mapa

1.794
332
312
Okupatuak (1.794)Noizbehinkakoak (332)Hutsik (312)

Guztira 1.722 etxegune zeuden, eta horietatik 466 (% 27,1) pertsona bakarrekoak ziren.[26]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1466
2 pertsona514
3 pertsona354
4 pertsona267
5 edo gehiago121

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 3.739 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 30,4 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 18,6; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 40,5; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 10,5.[27] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 30,0 zen 2021ean eta % 30,4 2024an; beraz, ia aldatu gabe mantendu zen. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 11,4 izatetik % 10,5 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 33,4 ziren, eta gizonen artean % 27,4; 6,0 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 10,8 eta gizonen % 10,2 ziren.

3.739biztanle 15 urte edo +, 2024
% 30,4goi-mailako ikasketak+0,4 puntu 2021etik mapa
% 10,5lehen hezkuntza edo gutxiago−0,9 puntu 2021etik mapa
% 9,6ikasten ari dira, 2024
% 10,5
% 40,5
% 18,6
% 30,4
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 10,5Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 40,5Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 18,6Goi-mailako ikasketak · % 30,4
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroa Garaiko mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 57,5 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 42,5 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 21 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 46,0 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 54,0. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,5 ziren.[27]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,5
DBH eta antzekoak
% 40,5
Erdi-mailako LH
% 10,1
Goi-mailako LH
% 12,9
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 8,8
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 5,7
Masterrak eta espezialitateak
% 2,5
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Viana, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak1.137% 30,4517% 27,4620% 33,4
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa696% 18,6379% 20,1317% 17,1
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)1.513% 40,5796% 42,3717% 38,7
Lehen hezkuntza edo gutxiago393% 10,5192% 10,2201% 10,8
Guztira3.739% 100,01.884% 100,01.855% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Viana, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 30,0% 17,6% 41,0% 11,43.644
2022% 30,1% 17,7% 40,8% 11,43.675
2023% 30,3% 18,2% 40,5% 10,93.693
2024% 30,4% 18,6% 40,5% 10,53.739

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 9,6 ikasten ari zen (358 pertsona).[28] Ikasten ari zirenetatik, % 45,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 28,5 batxilergoan, % 20,4 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 4,5 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 50,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 39,8; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 28,3 eta emakumeen % 13,5. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 85,9 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 38,1 eta 25–29 urtekoen % 8,1; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 1,9 baino ez.[29] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 43,3 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 25,5.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 85,9
20–24 urte
% 38,1
25–29 urte
% 8,1
30–34 urte
% 3,5
35–39 urte
% 4,0
40–44 urte
% 4,5
45–49 urte
% 3,5
50–54 urte
% 2,1
55 urte edo +
% 0,3
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,8
Goi-mailako ikasketak
% 45,5
Erdi-mailako LH
% 20,4
Batxilergoa
% 28,5
DBH eta antzekoak
% 4,5
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,3
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 82,3 estatuan jaio zen, eta % 17,7 atzerrian.[27] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 31,3 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 4,6; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 10,6 eta % 34,6, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 36,7 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,2; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 17,3 eta % 33,9, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 31,3
Goi-mailakoak
% 10,6
% 20,1
Batx. / erdi LH
% 20,0
% 43,9
DBH
% 34,9
% 4,6
Lehen H. edo gutx.
% 34,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 36,7
Goi-mailakoak
% 17,3
% 16,9
Batx. / erdi LH
% 18,2
% 40,3
DBH
% 30,7
% 6,2
Lehen H. edo gutx.
% 33,9
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 9,8 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 8,4.[28] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 47,4 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 35,7 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 241 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Vianan»
Vianako udaletxearen ikuspegia.

Foruen plazaren mendebaldean dago, elizaren ondoan. Eraikina Juan Raón arkitekto frantsesak diseinatu zuen XVII. mendean. 1688an eraikitzen amaitutako udaletxeak, estilo barrokoko fatxada dauka, erdi puntuko arkudun galeria baten gainean altxatua. Eraikuntzaren bigarren zatian, balkoi korritua dago eta alboetan bi dorre. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko hauteskundeen ondorengo Vianako udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
5 / 11
858 (% 39,67)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)
4 / 11
753 (% 34,81)
Geroa Bai (GBai)
1 / 11
343 (% 15,86)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 11
209 (% 9,66)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Hauek izan dira Vianako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[30]
Jose Maria Los Arcos Martinez[30][31][32] 1979 1983 Independientes de Viana[31][33]
Jose Maria Los Arcos Martinez[30][31][32] 1983 1987 Union del Pueblo de Viana[31][34]
Francisco Javier Aramayo Bernechea[30][31] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Luis Collado Nicolas[30][31][35] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Maria Los Arcos Martinez[30][31][32] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Gregorio Galilea Arazuri[30][31][36] 1999 2003 Nafarroako Alderdi Sozialista
Gregorio Galilea Arazuri[30][36] 2003 2007 Nafarroako Alderdi Sozialista
Gregorio Galilea Arazuri[30][37][36] 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Gregorio Galilea Arazuri[30][36][38] 2011 2015 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Luis Murguiondo Pardo[30][36][39] 2015 2017 a Nafar Herriaren Batasuna
Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[30][36][40] 2017 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[30][41][36][42][43] 2019 2023 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[44][45] 2023 Jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista

a 2017ko Abuztuaren 10ean zentsura-mozio batek Jose Luis Murguiondo Pardo alkatetzatik bota zuen.

La Vianesa izeneko autobus konpainiak Viana eta Logroño batzen dituen linea ustiatzen du. Linea honek zortzi zerbitzu egiten ditu Logroñotik Vianara, eta bederatzi kontrako norabidean.

Erentzun ikastola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an sortu zuten herriko ikastola (Xabier Antoñana izan zen sortzaileetako bat), eta hurrengo kurtsoan (1978-79) abian jarri zen 17 ikaslerekin. Ordutik, aldaketa eta hobekuntzen gastuei aurre egiteko, 1992an, 2007an eta 2016an Nafarroa Oinez jaia antolatu du ikastetxeak, azkenengo urtean Lodosako Ibaialde Ikastolarekin batera[46][47][48][49][50][51]. Gaur egun, 116 ikasle eta 13 irakasle ditu.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Viana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta horrenbestez hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,02k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urriaren 21ean ospatu zen Nafarroa Oinez Vianan 100.000 partaiderekin.

  • San Anton (urtarrilaren 17an): bezperan suak egiteaz gain, bertan baratxuriak, txorizoa eta abar erretzen dira.
  • San Felices (otsailaren 1ean): ospakizun berezia da arras, gogora ekartzen baitu 1219ko otsailaren 1 hartan Viana hiria eraiki zela, San Felices atarian lehen harria paratu zenean. Danbolineroa kaleetan barna ibiltzen da eskola garaian dauden haurrei dei eginez. Mezatatik ateratzean, agintariek txanpon bana ematen diete, gogoan izan dezaten sortiria noiz eraiki zuten.
  • Inauteriak (gozo-eltzearen igandea): Inaute ofizialen ondoko igandean eta Garizuman bete-betean sartuta ospatzen da Vianako Inautea. Ohitura berria da, eta inguruko jende asko biltzen du, Vianako inautearekin jaia errepikatzeko asmoz. Parranda eta jostatzea nahinon, Vianara urteko garai horretan hurbilduz gero.
  • Cuevasko Ama birjinaren Erromeria (Pazko astelehena): Done Jakue bideko azken santutegi nafarra, Cuevasko Ama Birjina benerazio handikoa da vianarren artean, eta egun horretan jende asko biltzen da baselizan. Eguraldi ona egiten duenetan, lagun talde asko bertan gelditzen dira bazkaltzen, eta jai giroak iluntze arte irauten du.
  • Vianako Hiria Artisautza Feria: hiriko ikastolak antolatua, Erramu igandean, Nafarroako Foru Erkidegoko eta inguruko erkidegoetako artisaurik onenetakoak biltzen dira bertan. Ehunka bisitari hurbiltzen dira Vianara egun horretan. Feria girotzeko musika, dantza eta herri kirol saioak ere egiten dira. Kultur ekitaldiak ere izaten dira: hitzaldiak, erakusketak…
  • Santa Maria Magdalena jaiak (uztailaren 22an): hiriko zaindariaren jaiak. Inguruan tipikoak diren festen modukoak: bigantxak, erraldoi eta buruhandiak, dastatze gastronomikoak, zezen-suzkoa, kontzertuak eta abar. Bezperan hasten dira.
  • Nievako Ama Birjinaren jaiak (irailaren 8aren ondoko igandea): duela gutxi arte hiriko jai nagusiak izan dira, uzta bildu eta garia jo ondotik. Irailean ospatzen dira eta festa animatuak dira oraindik ere, merezi du bertara hurbiltzea.
  • Asteburu Gastronomikoa (azaroaren 1eko astea): ospakizun honetan jatetxeek menu bereziak eskaintzen dituzte bertako berezitasunak dastatu ahal izateko. Gainera, hiriko zenbait elikagai enpresa ere bisitatzen ahal dira. Hitzaldiak antolatzen dira, eta hiriko ostatu eta jatetxe guztiek parte hartzen duten pintxo txapelketa egiten da, arrunt herrikoia bera.
  • Gazte eguna: maiatzean ospatzen da, herriko gazteen taldeek antolatua.

Vianar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 27an, Joan Manuel Serrat abeslaria Vianako 'seme kuttun' izendatu zuten herriarekin 50 urte baino gehiagotik zuen loturagatik[58].

  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Beste abere mota batzuen datuak ez dira argitaratu, sekretu estatistikoa dela eta (ustiategi gutxi dagoenean, INEk ez ditu datuak zabaltzen, ustiategiak identifika ez daitezen).
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  2. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Nafarroako udal izendegia (Euskaltzaindia)
  5. ↑ (Gaztelaniaz) Irigaray Soto, Susana; Armendáriz Martija, Javier. (1993). «Resumen de las excavaciones arqueológicas en el hipogeo de Longar (Viana, Navarra): 1991-1993» Trabajos de arqueología Navarra (11): 270–275. ISSN 0211-5174..
  6. ↑ https://www.viana.es/turismo/que-ver-que-hacer/monumentos-y-edificios-de-interes/religiosos/iglesia-de-san-pedro-y-jardines-de-serrat/
  7. ↑ https://www.pamplona.es/eu/caminodesantiago/caminofrances/viana
  8. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  9. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  10. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  11. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  12. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  13. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  17. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q907241.
  18. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  19. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  20. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  21. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  22. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  23. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  25. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  27. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  28. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  30. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-07).
  31. 1 2 3 4 5 6 7 8 «Viana» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-13).
  32. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Fallece José María Los Arcos, ex alcalde de Viana y uno de los primeros afiliados a UPN» Diario de Navarra 2012-02-14 (kontsulta data: 2023-10-04).
  33. ↑ (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 1979-03-07 (kontsulta data: 2023-10-04).
  34. ↑ (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 45. zenbakia 1983-04-11 (kontsulta data: 2023-10-04).
  35. ↑ (Gaztelaniaz) «Las piscinas de Espronceda cumplen 30 años» Radio Estella (kontsulta data: 2024-10-08).
  36. 1 2 3 4 5 6 7 (Gaztelaniaz) «El cabreo por la vara de Viana, cuatro años de resquemor» Naiz 2019-06-16 (kontsulta data: 2020-04-05).
  37. ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-30 (kontsulta data: 2025-02-06).
  38. ↑ (Gaztelaniaz) «UPN denuncia que Viana se rotula en euskera 'a sus espaldas'» Diario de Navarra 2013-11-26 (kontsulta data: 2023-10-04).
  39. ↑ (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (kontsulta data: 2025-02-23).
  40. ↑ «UPNri Vianako alkatetza kendu diote, eta PSNko hautagaia izendatu dute» Berria 2017-08-11 (kontsulta data: 2020-07-23).
  41. ↑ (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (kontsulta data: 2024-10-17).
  42. ↑ (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (kontsulta data: 2023-10-10).
  43. ↑ (Gaztelaniaz) «La alcaldesa socialista de Viana permite que EH Bildu exhiba la ikurriña en el Ayuntamiento navarro» El Mundo 2019-07-21 (kontsulta data: 2023-10-04).
  44. ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2023-10-04).
  45. ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2023-10-10).
  46. ↑ (Gaztelaniaz) «35 años de euskera en Viana» Diario de Noticias de Navarra 2014-04-05 (kontsulta data: 2023-10-04).
  47. ↑ (Gaztelaniaz) «El Nafarroa Oinez espera una fiesta histórica este domingo» Diario de Noticias de Gipuzkoa 2016-10-14 (kontsulta data: 2023-10-04).
  48. ↑ (Gaztelaniaz) «Erentzun Ikastola, 38 años de historia» Diario de Noticias de Navarra 2016-10-15 (kontsulta data: 2023-10-04).
  49. ↑ (Gaztelaniaz) «Normalizar las ikastolas, el objetivo del Oinez» Diario de Noticias de Navarra 2016-10-15 (kontsulta data: 2023-10-04).
  50. ↑ (Gaztelaniaz) «Nafarroa Oinez - Viana acoge hoy el Nafarroa Oinez, el primero impulsado por dos ikastolas» Diario de Navarra 2016-10-15 (kontsulta data: 2023-10-04).
  51. ↑ (Gaztelaniaz) «Balance "muy positivo" del Nafarroa Oinez 2016» Europa Press 2016-10-16 (kontsulta data: 2023-10-04).
  52. ↑ «Jiménez, Diego» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-12).
  53. ↑ «Pérez de Lanciego Eguilaz, José» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-08).
  54. ↑ «López de Frías, José» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-12).
  55. ↑ «Navarro Villoslada, Francisco» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-12).
  56. ↑ «Gancedo Ibarrondo, Eduardo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-12).
  57. ↑ «Antoñana Chasco, Pablo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-12).
  58. ↑ «Joan Manuel Serrat abeslaria Vianako 'seme kuttun' izendatu dute» EITB 2015-06-04 (kontsulta data: 2023-10-04).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]