Konpas barra
Itxura

Konpas barra pentagrama zeharkatzen duen eta bi konpas banatzen dituen lerro bertikalari deritzo. Zenbait konpas barra mota daude:
- musikaren hasiera
- konpas barra sinplea
- musika amaiera
- errepikapen hasiera barra
- errepikapen amaiera barra
Konpasei buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badaude baita ere konpas sinple, konpas konposatu eta konpas misto deritzenak:
- Konpas sinpleak bigatik bana daitezkeen guztiak dira: 2/4, 3/4, 4/4 etab...
- Konpas konposatuak hirugatik bana daitezkeen guztiak dira: 6/8, 9/8, 12/8 etab...
- Konpas mistoak aurreko bi motak pentagrama berean batzen dituztenak dira, hau da, bietatik dituztela. Adibidez, konpas kopuru zehatz bat 4/4 konpasean egon daiteke eta 6/8ra aldatu eta gai bera da. Arrazoia konpas sinpleak konposatu eta konposatuak sinple bihur daitezkeela da formula matematiko sinple baten bidez.