Edukira joan

Konspirazioaren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
QAnon teoriaren sinisdun bat, New Hampshiren 2019an.)

Konspirazioaren teoria, Txandrioaren teoria, Konspirazio-teoria edota Teoria konspiratiboa politika, gizarte, ekonomia nahiz historiari dagokionez garrantzitsua izan den gertakari bati edota gertakari sail bati ustezko ezkutuko azalpen bat emateko saiakera da. Konspirazio teorien azalpen orokorra Historian zehar jazo diren gertakari nabarmenen atzean asmo zitalak dituen ezkutuko norbait edota ezkutuko talderen bat egotean datza, betiere munduko eta estatuen arteko statu quo egoera irauli nahian.[1]

  • Konspirazioa gutxiengo talde elitista batek gauzatua da, maiz botere politikoaren lotura estuak dituen ezkutuko taldea.
  • Berez loturarik ez duten gertakariak euren artean ustezko logikaz lotzea ahalbidetzen du.
  • Gizarteak fenomeno batetiko informazio gutxi duela uste eta azalpen arrazional edo alternatibo bat bilatzen saiatzen da.
  • Denek onartutako benetako gertakarietan oinarrituta, frogatu gabeko hipotesiak egiatzat hartzen ditu, edo frogarik gabeko hipotesiei merezi ez duten sinesgarritasuna ematen die.
  • Teoria hauetan sinesten ez dutenentzat, destaina, mespretxua.

Horrelako teoriak defendatzen dituztenek, maiz, nolabait elkartu egiten dira, sare sozialetan-eta. Batzuetan talde antolatuetan. Iniziatuen eta jakinaren gainean omen daudenen talde horietan, pertsona batzuk eroso sentitzen dira, ez-jakinen artaldetik at, goragoko maila batean.

Adibide historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1941ko horma-irudia: juduek kontrolatzen dute komunismoa (Josef Stalin) eta masoneria (Winston Churchill).

Horrelako konspirazio teoriak maiz topa daitezke, esate baterako mendebaldeko historian. Esate baterako, nazismoak, frankismoak, faxismoak oro har, horrelako teoriak hauspotu izan ditu garaian garaiko antisemitismoa eta antikomunismoa aprobetxatzeko eta areagotzeko. Nazioarteko konspirazio judu-masoniko-komunista sekretu baina eraginkor baten kontra borrokatzeko beharra aldarrikatu izan da, maiz, faxismotik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]