Kontsonante belar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontsonante belarrak[1] ahoskatuak dira. Ahoskatasun hori, mihiaren gibeleko partearekin egiten da, sabia malguaren kontra, 'velumgo partean.

Ahoko belar teilatuaren eskualdea nahiko zabala denez eta ahoko bizkarraren mugimenduak oso zehatzak ez direnez, belarrak errazki asimilazioa jasaten dute. Asimilazioa hots bat inguruneari egokitzea da, horrekiko antza areagotuz. Asimilazio hori jasatean, ahoskatzea desplazatzen da, gibelera edo aitzinera buruz, alboko bokalen kalitateen arabera. “Frontatuak” bilakatzen dira automatikoki gehienetan, erran nahi baita partzialki edo osoki palatinoak, ahosabaiak, bokala bat aitzin eta ondokoa aitzin. Eta retraktatua, erran nahi baitu partzialki edo osoki ubularra gibeleko bokalak aitzin.

Belar palatalak, sabaikariak (ingelesa bezala /k/ in keen edo cube) batzuetan palatobelar deituak dira. Hizkuntza anitzek ere belar ezpainkariak dituzte, [kʷ] bezala, non ezpainen biribiltzeak artikulazioa laguntzen du. Kontsonante biezpainkari-belarrak ere existitzen dira, bietan ahoskatuak direnak belumaren eta ezpainen gunean, [k͡p] bezala. Desberdintasun hori desagertzen da kontsonante hurbilkariekin [w] ezpainkarizazioak inplikatzen baitu ahoskatze ezpainkari hurbilkari baten gehitzea soinu bati eta anbigotasun egoera hori usu biezpainkaribelarrak deituak dira.

Belar trill edo tap bat ezin da izan Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren arabera. Belarraren posizionean, mihiak gaitasun izugarri mugatu bat du trill edo tap tipoko mugimenduen gauzatzeko, eta mihiaren gorputzak ez du aski fite mugitzeko askatasunik trill belar baten sortzeko.

Adibideak: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak identifikatu dituen kontsonante belarrak:
IPA Deskripzioak Hizkuntza Ortografia IPA Zentuza
ŋ Belar sudurkaria Inglesa ring [ɹʷɪ ŋ ] eraztun
k Leherkari belar ahoskabea Inglesa skip [s k ɪp] jauzi egin
g Leherkari belar ahoskatua Inglesa get [ ɡ ɛt] lortu
x Igurzkari belar ahoskabea Alemana bauch [baʊ x ] abdomen
ɣ Igurzkari belarra Grekoa ɣάτα [ɣ ata] gatu
ʍ Ezpainkari hurbilkari belar ahoskabea Inglesa quiich [ ʍ ɪtʃ] zein
ɰ Hurbilkari belar ahoskatua Gaztelera pagar [paˈ ɰ aɾ] pagatu
L Albokari hurbilkari belar ahoskatua Wahgi alale [a ʟ a ʟ e] zorabiagarri
w Biezpainkari-belar hurbil ahoskatua Inglesa which [ w ɪtʃ] sorgin
k' Belar eiektibo Arxi кӀан [ an] apal
ɠ Belar inplosibo Sindhi əro / ڳرو [ ɠ əro] piztu
ʞ Klik belar gibelera bildu belarra paralinguistikoa

Euskaraz :[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarak belar kontsonante ahoskatuak baditu, nazioarteko alfabeto fonetikoak finkatu dituenak :

  • /ɲ/ <ñ> : sudurkari sabaikaria, adibidea: ikurrina
  • /k/ <k> : herskari belarra, adibidea: keinu
  • /g/ <g> : herskari belarra, adibidea: gau
  • /x/ (heg) <j> : igurzkari belarra, adibidea: jakintsu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]