Kontxeziri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxeziri
Jatorria
Ezaugarriak

"Kontxeziri", (euskalkiaz "Kontxezi'ri") Joan Ignazio Iztueta idazleak idatzitako abestia da. Jatorriz gero emaztea izango zen bere emaztegaiari, Concepcion Bengoetxeari eskainitako poema bat zen. Doinuaren egileaz ez dakigu ezer.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela jaso zuen Arozamenak:[1]

Maite bat maitatzen det, maitagarria
begui ederra du ta guztiz argia;
daukat urruti,
bañan ezin kendu det burutik
aren itxura,
saldu albaliteke pisura,
uriaren truke,
nork erosi faltako ez luke?

Ogei ta lau "leguaz" nago aparte,
bitartean badauzkat millioi bat ate,
guztiak itxirik,
nai arren ezin egon ixillik;
beti negarrez,
nere maite maitearen galdez:
ote dan bizi,
biotz-biotzeko nere Kontxezi.

Egunaz argi gutxi, gauean, illun,
konsuelorik ez da neretzat iñun
maitea gabe;
egin ote nadiñ aren jabe
oroitutzean,
zenbait "pena" nere biotzean
ditut igaro;
maite det eta ez da "milagro".

Ai au bakardadea eta tristura!
Nere biotz gaixoa ezin piztu da,
ain dago illa;
beti dabil "consuelo" billa;
bere artean,
banengo maitearen aldean,
ordutxo biko,
"pena" guztiak lirake ilko.

Nere maitea zutzaz ni oroitzen naiz,
lotan ere bai;
zu ikusitzera nik joan nai;
"libre" banengo
or nintzake egun bigarrengo,
naiz orduan ill,
ez nuke izango batere miñ.

Lenengo gau batean egin det amets,
bañan "pentsamenduak" beti "al revés"
irteten dira:
ustez nengoen zuri begira,
maite polita,
"kofrearen" gañean jarrita,
kontu kontari,
nai nuen bañan ez nintzan ari.

Maite nerea daukat beti gogoan:
ai, orain banengo ni aren alboan
iñoiz bezala!
Jaunak amets au kunpli dezala,
balitz konbeni,
"konsueloz" ilko nintzake ni
nere ustean,
maitatxoen biotza ikustean.

Nere maite polita ez da ezer etsi,
biyar ere ez bada or nazu etzi
lengo lekuan,
allegatutzen naizen orduan,
ai ura poza,
nere maite maitetxo biotza!
zuri begira,
pena guztiak aztuko dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 158 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]