Jesus Maria Arozamena
| Jesus Maria Arozamena | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Jesús María Arozamena Berastegi |
| Jaiotza | Donostia, 1918ko urtarrilaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1972ko ekainaren 29a (54 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, gidoilaria, kanta-idazlea eta libretista |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Jesus Maria Arozamena Berastegi (Donostia, 1918ko urtarrilaren 19a - ibidem, 1972ko ekainaren 29a) euskal herritar kazetari eta gidoilaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen Zuzenbidea ikasi zuen eta Irakasle-ikasketak Donostian. El Día eta La Noticia egunkarietan kolaboratu zuen. 1937an Bilboko El Correo Español egunkariko zuzendariordea izan zen eta, ondoren, La Voz de España egunkarikoa. 1939an ABC egunkariko antzerki-kritiko izendatua izan zen.[1] Euskaraz nahiz gazteleraz idazten zuen. Idazlan gehienak Donostiari buruzko kronikak dira; zenbait olerki ere idatzi zituen.
1958an Autoreen Elkarte Orokorreko kontseilari delegatua izendatu zuten eta 1970an zuzendari nagusia. Zinema munduan gidoiak idazteaz gain, kanta-idazle gisa egin du lan hainbat komedia musikaletan.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Sebastián. Biografía sentimental de una ciudad. Madril: Samarán Ediciones, 1963.
- Viejas canciones donostiarra. Donostiko kantu zarrak, Donostiako Udal Aurrezki-Kutxa, 1971.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mari-Dolor (José V. Puenterekin batera)
- Embajada
- La corte de los truhanes
- Colón
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Francisco Serrano Anguita: San Sebastián. Biografía sentimental de una ciudad liburuaren sarreran.
- ↑ Euskadiko Filmategia. Arozamena Berastegui, Jesús María. .