Kopakarri

Koordenatuak: 43°16′41″N 1°45′40″W / 43.278°N 1.761°W / 43.278; -1.761
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kopakarri
Datu orokorrak
Garaiera601 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′41″N 1°45′40″W / 43.278°N 1.761°W / 43.278; -1.761
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Kopakarri, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Ez da mendi handia Kopakarri, oso gertu ditu gainera bera baino handiagoak direnak, Aiako Harria batez ere. Hori izango da EH Mendien Katalogo ofizialean ez egotearen arrazoia, zaila baita halako baten itzalean nabarmentzea. Baina haren ezpal bereko mendia da, granitozkoa, eta ikusgarriak dira Endara aldera erakusten dituen burkailak. Haitz zut horietan eskalada eremu bat dago, nahikoa berezia, granitoa dela eta. Abiapuntu erabiliena, berriz, Endarako urtegiaren ertzean dagoen San Anton ermita ederra: abiatzeko nahiz bertan gelditzeko leku aproposa. Irundik Berara doan GR11 ibilbidea ere bertatik pasatzen da, eta hortaz baliatzen de ohiko igoerabidea ere, Telleriako leporaino heltzeko. Handik aurrera bizkarrari jarraitzea aski da tontorra zapaltzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopakarri, http://www.euskal-herria.org/.