Kosmetika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emakume bat kosmetika tratamendu bat jasotzen.

Kosmetika gorputz, aurpegi eta ilearen edertasunerako produktu eta tratamenduen azterketa eta erabilera da. Arlo zenbait biltzen ditu, hala nola ile-apainketa, azalaren higiene, ongizate eta edertasunerako produktuak eta depilazioa. Kosmetikak erabiltzen dituen azalerako produktuak kosmetiko deitzen dira. Historian zehar, kosmetika batik bat emakumeek erabili badute ere, gizonezkoentzako kosmetika arloa nabarmen garatu da azken urteotan.

Beste alde batetik, herrialde aberatsetan kosmetikaren industria negozio-zifra handiak dituen jarduera da eta publizitate gehien sortzen duen arloetako bat da, gehienetan modeloak erabiliz. Aldi berean, kosmetika industrian marka gutxi batzuek dute nagusitasuna, hala nola L'Oréal, Elizabeth Arden, Helena Rubinstein eta Max Factor.