Kristal hautsiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristal hautsiak
Jatorria
Egilea(k)Arthur Miller
Estreinaldi-data1994
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Historia
Jasotako sariak

IBDB: 2250 Edit the value on Wikidata

Kristal hautsiak (jatorrizko izenburua: Broken Glass) Arthur Miller idazle estatubatuarrak idatzitako antzezlana da. Lehen aldiz 1994an taularatu zen.

Lehenengo aurkezpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aldiz 1994an, Long Wharf Theatre, New Haven (Connecticut) taularatua izan zen. Handik, jarraian, urte bereko apirilaren 24tik, New Yorkeko Broadwayko Booth Theatre taularatu zen. Zuzendaria John Tillinger izan zen eta aktore nagusiak Amy Irving, Ron Rifkin, David Dukes, Frances Conroy, Lauren Klein eta George N. Martin. Urte bereko abuztuan Londresen ere taularatu zen David Thacker-en zuzendaritzapean eta Henry Goodman, Sally Edwards, Ken Stott, Julia Swift, Margot Leicester eta Ed Bishop aktoreekin.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sylvia Gellburg
  • Phillip Gellburg, Sylviaren senarra
  • Dr. Harry Hyman, Sylvia Gellburgen medikua
  • Margaret Hyman, Hyman Doktorearen emaztea
  • Harriet, Sylviaren ahizpa
  • Stanton Case, Phillipen langilea

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argumentua New Yorken, 1938an kokatzen da. Phillip eta Sylvia Gellburg senar emazte juduen istorioa da. Phillip Wall Streeteko banketxea batean lan egiten du. Sylviak Kristal hautsien gauaren inguruko Berlingo albisteak entzuten ditu eta, ondorioz, gerritik behera elbarritua gelditzen da. Hyman doktorearen ustez, nahiz eta psikiatra ez izan, Sylviaren elbarritasunak jatorri psikosomatikoa du eta horrela hasten da sendatu nahian. Doktoreak tratamenduaren bitartean bikoteak dituen arazoak ezagutuko ditu. Philip nagusiarekin eztabaida gogor bat izan zuen eta bihotzekoa izan zuen. Hiltzekotan zegoela Sylviari bere sentimenduak adierazi zizkion, barkamena eskatuz. Sylvia azkenean osatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]