Kronopioen eta famen istorioak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kronopioen eta famen istorioak
Jatorria
Egilea(k)Julio Cortázar
Argitaratze-data1962
IzenburuaHistorias de cronopios y de famas
Mugimenduasurrealismoa
Jatorrizko herrialdeaArgentina
OCLC492551751
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzagaztelania

Kronopien eta famen istorioak (gaztelaniazko originalean: Historias de cronopios y de famas) Julio Cortázar idazle argentinarrak 1962an plazaratu zuen ipuin liburua da. 64 kontakizun labur biltzen ditu liburuak. Euskarazko itzulpena Ibon Sarasolak egin zuen 2014an, Armiarma proiekturako[1].

Izaki mitologiko kontrajarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizun guztiak ez dira izenburuko kronopio eta famen ingurukoak, baina hauen inguruko pasarte laburrek osatzen dute liburuaren mamia. Izaki mitologikotzat har daitezke, edo izaera-eredutzat. Guztiz kontrajarriak dira, famak zitalak, eta kronopioak miresgarri eta maitagarriak.

Famak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burges arrunta, tipiko eta gogaikarriena itxuratzen duen izaki mitologikoa da fama[2]. "Famak, bidaian doazenean, honako ohitura hauek dituzte hiri batean gaua pasatu behar dutenean: fama bat hotelera doa, prezioak zuhurki begiratu, maindireen kalitatea eta alfonbren kolorea aztertzen ditu. Beste bat komisaldegira doa (...) Hirugarrena ospitalera doa, eta txandako medikuen zerrendak kopiatzen ditu, berezitasuna eta guzti"[1].

Kronopioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fama direlakoen aurkakoak dira kronopioak, aske-nahiak eta libertarioak[2]. "Kronopioak, bidaian doazenean, hotelak beteta daude, trenak huts egiten dituzte, oihuz ari du, taxiek ez dute eraman nahi edo prezio izugarriak kobratzen dizkiete (...) eta lotarakoan elkarri esaten diote: Ederra, hiria, ezinago ederra". Cortazar berari aplikatu ohi zaio: "kronopio handia" eta gisakoak[2]. Era berean, Ibon Sarasolari gorazarrezko testua idatzi zionean Josu Landak, "Euskal kronopiorik existituko balitz" izenburua jarri zion[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Kronopioen eta famen istorioak, Julio Cortazar» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  2. a b c «Cortazarren gaineko hiztegi hiperlaburra» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  3. Landa, Josu. (2015). (pdf) Ibon Sarasola: Euskal kronopiorik existituko balitz. EHU.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]